Urola Garaia

Urola Garaia eskualdea Gipuzkoa hegoaldean dago kokatuta, Aizkorriko Parke Naturalaren oinetan, eta Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso herriek osatzen dute. Eskualdean indar handia du industriak, burdinaren hastapenak, nekazal eta artzantza guneak ekitaldi kultural zein gastronomikoetan bistakoak dira.

Bisitariak bere egonaldia atsegin eta ahaztuezin izateko beharko duen guztia topatuko du Urola Garaian: kultur ibilbideak, mendi txangoak,museoak, monumentuak, industria ondarea, lo egiteko toki xarmangarriak, gastronomia aukera ezin hobea eta ospakizun eta jai sorta aparta. Dena prest Gipuzkoa sakoneko txoko hau ezagutzera animatzen diren guztien gozamenerako.

Urola Garaiko eskuliburua (PDF)