Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2012-07-14 / 2012-10-14

Menchu Gal, kolorearen grina

Publikoa: 20-35 urteko gazteak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Orokorra

 
Menchu Gal, kolorearen grina, Kartela

Uztailaren 14tik urriaren 14ra, Menchu Gal Erakusketa Aretoak, Menchu Gal Fundazioarekin elkarlanean, protagonismo guztia eskainiko dio berriro gure gune honi izena ematen dion irundar margolariari. Aretoan Jorge Oteizaren eta Eduardo Chillidaren obra, alegia, figura garrantzitsu eta erakargarrien lana izan ondoren, bertako hormak berriz ere Menchuren paisaiez eta natura hilez jantziko dira. Hogeita zazpi obra izango dira guztira (ohol gaineko, oihal gaineko edo paper gaineko olioak eta, gainera, pastel bat); horietatik hemezortzi, Fundazioaren Fondoarenak dira eta, beraz, lehen aldiz izango dira ikusgai Irunen; zortzi, udal bildumakoak dira; eta bat partikular batena.

Iazko udan erretratu multzo bat eskaini baldin bazen, oraingoan, berriz ere, gure artistak praktikatu zituen beste bi generoak azpimarratzeko garaia heldu da: paisaia eta natura hila. Bi genero hauek bere karrera artistikoaren hasieratik praktikatu zituen, nahiz ete asmo desberdinarekin landu: esan liteke natura hila teknika-arauak lantzeko diziplina modura erabili zuela (espazioa ordenatzeko, objektuak konposatzeko, marrazketaren eta kolore-argitasunaren bitartez formak definitzeko eta eratzeko); paisaian, berriz, gehiago askatzen zuen barrua, eta esan liteke bere obraren bilakaera soilik paisaien bitartez azal litekeela. Oso geografia desberdinetako paisaiak margotu zituen; horregatik esan ohi zuen Gaztelako paisaiak margotuz ikasi zuela euskal paisaia maitatzen eta hobeto ulertzen.

Bere helduaroko ingurunerik maitatuenetako bat Bidasoaren bokalea da. Horregatik, erakusketa honetarako aukeratutako obretako askok gune geografiko horretara eramango gaituzte; badira, gainera, bere obraren barruan nekez ikus litezkeen hiriko bi paisaia, Irungo Zabaltza plaza erakusten duten bi lan. Hautatutako beste margolan batzuetan ibaiaren bokalea Hondarribiatik edo Hendaiatik ikusita azaltzen da. Kronologiari dagokionez, obra hauek joan den mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrerakoak dira; garai horretatik aurrera Menchu Galen obran pintura alaiago eta biziagoko, libreagoko aro bat hasi zen, konposizioan kolorea gailentzen zeneko garai bat.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: IRUNGO UDALA
  • Telefonoa: 943 50 51 52
    943 50 54 30
    www.irun.org
  • E-maila: jormazabal.cultura@irun.org
  • Helbidea: Antiguo Hospital de Sancho de Urdanibia. Entrada por la Calle Vega de Eguzkitza
    20305 Irun
    - Irun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Doan.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.