2018-07-07 / 2018-10-28
Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak
Publikoa:
- Uztailak 07 - Urriak 28 | 10:00-20:00 (asteartetik igandera) | San Telmo Museoa - Ikusi Google Maps-en
Erakusketak begirada zabal bat eskaini nahi dio mitologia klasikoari eta artearen historian izan dituen irudikapenei. Erakusketako obra guzti-guztiak Pradoko bildumetan daude jasota —31 pintura, 17 eskultura eta 2 domina—, eta kristo aurreko I. mendeko erdialdeko urteetatik XVIII. mendeko amaierara bitartekoak dira.
Erakusketarekin lotuta, Fernando Pérez Suescun komisarioaren hitzaldia egongo da uztailaren 8an, San Telmo Gaua abuztuaren 25ean eta asteartero eta larunbatero (uztailaren 14tik aurrera), bisita gidatuak.
Erakusketari eta jarduerei buruzko informazio gehiago, laster, hemen.
Antolatzaileak: Museo Nacional del Prado, “la Caixa”Laguntzailea: San Telmo Museoa
