Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2010-03-20 / 2010-06-08

Txina, tradiziozko pertsonaiak

Publikoa:

 

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak (Topic) "Txina, tradizioko pertsonaiak" aldi baterako erakusketa inauguratu zuen aurreko larunbatean, martxoaren 20an. Maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik, eta antzerkiaren ikuspegitik balio handia duten 110 piezak osatua da. Horien erdiak, itzal bidezko txotxongiloak. Txotxongiloak Topic erakundearen bildumaren funtsekoak dira, eta lehen aldia da horietako asko jendaurrean erakusgarri jarriko direna, ez baitaude Tolosako zentroak bere museoan duen erakusketa iraunkorrean sartuta.

Topic zentroak Maliko txotxongiloei buruz egin zuen aurreko erakusketa, eta, oraingo honetan, Txinako txotxongilo tradizionalaren ikuspegi oparoa osatuko du; izan ere, tradizio horretan txotxongiloak lantzeko eta manipulatzeko erabili izan diren tekniken erakusgarri dira hautatutako piezak: harizko txotxongiloak, eskularrukoak eta itzal bidezkoak. Erakusketa honetan ikusgai jarritako harizko txotxongiloak Topic museoaren funtseko antzinakoenak dira, XIX. mendekoak. Horietako batzuk museoan bertan zaharberritu dituzte, Gipuzkoako Aldundiaren diru laguntzari esker. Hagatxodun txotxongiloen saileko gehienak Txinako Txotxongiloen Nazioarteko Batasunak (Unima) Topic zentroak ateak zabaldu zituenean zentro horri egindako dohaintza batekoak dira.

Erakusketa honen xedea jatorria Txinan duten txotxongiloen bilduma bat erakustea baino askoz harago doa. Hain zuzen ere, Txinako txotxongilo tradizionalak kontakizunaren baitan pertsonaiek duten rolaren arabera sailkatzen dituzten sei sail handiak aurkeztuko ditu. Topic zentroaren arlo museografikoaren eta dokumentazio arloaren arduradun María San Sebastiánek dioenez, "toki gutxitan aurki daiteke, jatorrizko herrialdea alde batera utzita, txinatar txotxongiloen halako bilduma oparoa, era honetan erakutsia". Erakusketaren alderdi adierazgarriena "ikuspegia da; hau da, kontakizunaren diskurtsoa ardatz hartu izana, sekula ez baita egin halakorik Mendebaldean".

Txinako antzerki tradizionaleko istorioak aldatu egiten dira; ez, ordea, pertsonaiak. Pertsonaiek ezaugarri, keinu eta itxura bereizgarri jakin batzuk dituzte, txinatar ikusleek berehala identifikatzen dituztenak, edozein dela ere antzezlanaren edukia edo hartan kontatzen den istorioa. Sortzaile bakoitzak bere ukitu originala eta berezitasunak eransten dizkie pertsonaiei, baina, betiere, pertsonaia bakoitzaren nortasuna osatzen duten oinarrizko ezaugarri horiek aintzat hartuta.

Erakusketa honen bidez, pertsonaien sei arketipo horien ezaugarriak erakutsi eta horien arteko bereizketa nabarmenduko du zentroak. Horretarako, funtsezko laguntza eman dio Hong Kongeko Ming Ri Institutuko zuzendari Simon Wongek. Wongek ezin hobeto ezagutzen ditu Tolosa eta Tolosako txotxongilo jaialdia, eta haren ezagutza ezinbestekoa izan da museoaren funtsak txinatar txotxongiloen bilduma bikain hau eskura zezan lortzeko.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.