2009-01-01 / 2020-12-31
Erakusketa iraunkorra
Publikoa: Ikertzaileak / publiko espezializatua , Hezkuntzako behar bereziak dituzten taldeak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak, Orokorra
Museoak aukera eskaintzen du modu atsegin batez Oiasso ezagutzeko espazio desberdinen bitartez, alegia, erromatar munduaren inpaktua gizarte indigenan, portuaren aurkikuntza arkeologikoa eta hiriko bizimodua gure aroko I. eta II. mendeetan.
Erromataren eragina gela
Indigenek mundu erromatarrekin gure aroko 80eko hamarkada aldera eduki zituzten lehen harremanak eta badirudi erromatarrak gure lurraldera etortzean ez zela gerra enfrentamendurik gertatu, ondoko zeltiberiar eta kantabriarrekin alderantziz gertatu bazen ere.
Portua gela
Oiassoko portu erromatarra 1992. urtean identifikatu zen Irungo Santiago kalean.
Oiasso gela
Oiassoko asentamenduaren izaera urbanoa ongi baino hobeto egiaztatuta geratu da adierazle arkeologikoengatik.
Bisita gidatuak
Museoak bisita gidatuen serbitzua eskeintzen du, aurrez aurretik hitzorduarekin, ordutegi honekin:
Asteartea-Ostirala: 10:00, 12:00, 16:00 eta 18:00.
Larunbata: 11:00 eta 17:00.
