Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2010-10-01 / 2011-06-30

IKASTETXEAK: EKINTZA DIDAKTIKOAK: PROGRAMAK 2010-2011 ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK

Publikoa: Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Ikasle taldeak

 

Oñatiko ARRIKRUTZ KOBAk ikastetxeei ateak zabaltzen dizkie.

Aizkorri-Aratz parke naturalean kokatuta eta Arantzazutik gertu, ingurune karstiko paregabean aurkitzen da. Bertan, lurpeko errekek Gipuzkoako kobazulo-sare handiena eratu dute; Arantzazu eta Aldaola errekek sortutako Gesaltza-Arrikrutz sistema konplexuak ia 15 km-ko galeria sarea osotzen du.

ARRIKRUTZ KOBAZULOko bisitak, aztarnategi paleontologiko garrantzitsua eta galeria fosil zein aktiboen ezaugarriak ikusteko aukera paregabea eskaintzen du.

Aldi berean, hizkuntzak lantzeko ere aproposa da Arrikrutz Kobazuloa. Izan ere, kobako ordu beteko bisitaldia euskaraz, gazteleraz, frantsesez zein ingelesez egiteko aukera baitago.

Guzti hau ikasleei ezagutzera emateko, eskaintza didaktiko desberdinak garatu ditugu lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza zein batxilergorako.

EKINTZA DIDAKTIKOAK: PROGRAMAK 2010-2011

PROGRAMAK
LH-1. zikloa: "Lehen gizakia: kobazulotako bizitza aintzinako animalien artean".
LH-2. zikloa: "Kobazuloen eraketa eta erliebea".
LH- 3. zikloa: "Kobazuloetako arroka eta mineralak".
DBH- 1. zikloa: "Paisaiaren eraldaketa: uraren higadura".
DBH- 2. zikloa eta Batxilergoa: "Karstologia".

BALIABIDEAK
Interpretazio Zentrua
Interpretazio gunea:
Paleontologia, biospeleologia, geologia eta karstologiari buruzko informazio gunea.
Ikusentzunezko gela: Gasaltza-Arrikrutz jaturabe (Gesarribe) kobazulo-sistema erraldoia oinarri hartuta, 15 minutuko bideoa.
Inguruneko baliabideak

Koba: 53 galeriara bisita gidatua, 500 metro koba eta ordu beteko bisita .
Ibilbide karstologikoa: Aldaola erreka Arrikrutz kobazuloan nola sartzen den ikusteko ibilbidea.

Proposamen didaktikoaren inguruko informazioa jaso nahi izanez gero oinati.org web-orrian "Arrikrutzeko kobak" loturan, edota 943 082000 telefono zenbakira deituta eskura dezakezue.

Bestalde, ikasle bakoitzeko kuota 4€ da, eta gogoratu erreserba egitea ezin bestekoa dela 943 08 2000 telefonoan.

 


 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oñatiko udala
  • Telefonoa: 943 08 20 00 , informazio gehiago 943 78 34 53 (Oñatiko Turismo Bulegoa)
  • E-maila: arrikrutz@onati.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arantzazu Santutegira igoera 4. kilometroa
    Subida al Santuario de Arantzazu kilometro 4 - OÑATI - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak (>16 urte) 9 €
    Gazteak (5-16 urte bitartekoak) 6 €
    Haurrak (0-4 urte bitartekoak) Doan
    Jubilatuak 6 €
    Langabetuak 6€
    Tadeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 €
    Ikastetxeak 4 € (Pasarelaz kanpo 5€)
  • Erreserba aldez aurretik egitea gomendatzen da.
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.