Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-03-17 / 2011-06-30

Meteoritoak: presentzia estralurtarra gure planetan

Publikoa: Orokorra

 
meteoritoak: presentzi estralurtarra gure planetan

Luberrin, Oiartzungo Ikasgune Geologikoan, meteoritoei buruzko erakusketa bat jarri da ikusgai martxoaren 17tik aurrera. Erakusketa horretan, meteoritoez gain (espaziotik Lurreraino iritsi diren arroka-zatiak), talken ondorio sortutako arroka-zatiak (tektitak eta inpaktitak) eta, haien itxura dela eta, meteoritoekin nahas daitezkeen materialak ere (pseudometeoritoak) ikusi ahal izango dira.

Erakusketa osatzen duten ale gehienak Luberri museoaren bildumakoak dira, baina Aranzadi Zientzi Elkartearen bilduma historikoetan gordetako ale batzuk ere jarriko dira ikusgai, hala nola, 1947. urtean Palentziako Reliegos herrian jausi zen meteoritoarena.

Erakusketa datozen hileetan bisitatzea izango da LUBERRIn. Gero, Luberrirekin lankidetzan aritzen diren beste museo eta ikasgune batzuetara eramango da.

LUBERRIko teknikariek prestatu duten aldi baterako erakusketa hau Oiartzungo Udalaren laguntza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren kultura sailen babesa jaso du.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Luberri, Oiartzungo ikasgune geologikoa, Fundazioa
  • Telefonoa: 943 26 05 93
  • E-maila: luberrimuseoa@gmail.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Polígono Pagoaldea 41-42 20180 - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA (2014-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 09:30-14:00 16:00-18:00
Az 09:30-14:00 16:00-18:00
Og 09:30-14:00 16:00-18:00
Or 09:30-14:00 16:00-18:00
La 10:00-14:00 16:00-18:00

SARREREN PREZIOA

3 Euro.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Jatetxea
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.