2011-04-02 / 2011-08-21
Aldi baterako erakusketa: 6 mila milioi Beste
Publikoa: Orokorra
"La Terre vue du ciel" izeneko filma (Lurra zerutik ikusita) egiteko gure planetaren gainetik 10 urtez hegan egin ondoren, Yann Arthus-Bertrand-ek "6 milliards d'Autres" izeneko proiektua (6 mila milioi Beste) abiarazi zuen 2003an, Sibylle d'Orgeval eta Baptiste Rouget-Luchaire-rekin batera.
5.600 elkarrizketa
40 galdera
78 herrialdetan barrena
5 grabaketa urte
50 hizkuntzatik gora
Brasilgo arrantzaleak, Txinako dendariak, Alemaniako artistak, Afganistango nekazariak, guztiek erantzun zituzten galdera berberak, beldurraren, ametsen, zailtasunen eta itxaropenen gaineko erantzunak, hain zuzen:
Zer ikasi duzu zure gurasoengandik?
Zer nahi zenieke transmititu zure seme-alabei?
Zein da sekula izan duzun esperientziarik gogorrena?
Zer da zuretzako maitasuna?
Lekukotza hutsalenetik sakonenera, emozioak hausnarketan denbora gehiago ematera bultzatzen gaitu. Zeuk ere gizon eta emakume horiek ezagutzeko aukera izango duzu. Gure gizadiaren bihotzerainoko bidaia horretan, elkarrekin egingo dugu gogoeta gizakien eta kulturen dibertsitatearen gainean.
Parisen, Bordelen, Bruselan, Erroman, Shanghai-n eta munduko beste hirietan egon ondoren, Donostiako San Telmo Museoan ikusgai egongo da «6 mila milioi Beste». Oinarrizko berrogei galdera, banantzen gaituena eta lotzen gaituena deskubritzeko balio digutenak. Honako webgune hauetan ikus daitezke gizadiaren deskribapen horiek:
www.6milmillonesdeotros.org
San Telmoko ibilbidearen diseinua, oroz gain, Yann Arthus-Bertrand, Sibylle d'Orgeval eta Baptiste Rouget-Luchaire-ren taldearen eta Beste gizaki batzuen arteko bideen (sorkuntza-bideen, gogoeta-bideen eta topaketa-bideen) isla da. Erakusketako gune bakoitza entzuteko atsedenleku bat da, gure geografia zabalean dauden bide ugarietan egiten den geldialdia, gure giza geografian dauden bide ugarietan egiten den geldialdia. Horrela, beraz, gelak espazio fisikoak dira, eta hartzen gaituen Bestea bizi den urruneko lekua ekartzen dute gogora, baina espazio intimoak ere badira, eta gure gizatasunera eraman eta bertan murgiltzen gaituzte. Nolanahi ere, errespeturik handienarekin sartu eta irtengo gara gela horietatik.
Erakusketak 11 ordutik gorako proiekzioa eskaintzen du. Hori dela-eta, ezinezkoa da bisitaldi bakar batean osorik ikustea. Ibilbidea -gaien arabera antolatua- aukeratzera gonbidatzen zaitugu, unean-unean eta hurrengo bisitaldietan gehien interesatzen zaizkizun alderdien arabera
Programazioa
1/ Familia (25 min.)
2/ Lehen oroitzapenak (22 min.)/ Haurtzaroko ametsak (18 min.)
3/ Probak (55 min.)
4/ Beldurrak (35 min.) / Negarra (22 min.)
5/ Bizitzaren zentzua (25 min.) / Zoriontasuna (24 min.)
6/ Rwanda (60 min.)/ Melilla (27 min.)
7/ Etxean egon (24 min.)/ Zure herrialdea utzi (33 min.)
8/ Maitasun-istorioak (26 min.) / Maitasuna iraunarazi (33 min.)
9/ Desberdintasunak (23 min.) / Barkatu (29 min.)
10/ Emakumeak (33 min.)
11/ Klimaren inguruko testigantzak (26 min.)
+ Mosaikoa (55 min.)
+ Making-Of (49 min.)
+ Mezuak (27 min.)
