Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-10-15 / 2012-02-12

"Compañía-Taller Arketal" aldi baterako erakusketa

Publikoa: Ikertzaileak / publiko espezializatua , Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Ikasle taldeak, Orokorra

 

150 pieza bilduko dituzte urriaren 8an ateak ireki eta otsailaren 12an itxiko dituen erakusketarako.

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak aldi baterako erakusketa antolatu du; 2009ko azaroan ateak ireki zituenetik zazpigarrena. Cannesko Arketal talde-tailerrari (Frantzia) Eskainitako ekitaldia izango da, kalitate artistiko goreneko 150 piezak osatuta.

Arketal taldeak Greta Bruggeman eta Sylvie Osman ditu zuzendari, eta haren ezaugarrien artean, bereziki aipatzekoa da piezen edertasuna eta horiek eraikitzeko erabilitako materialen plastizitatea eta malgutasuna. Balio artistiko eta tekniko handiko erakusketa denez, hauxe aukeratu dute Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 29. ekitaldiarekin batera gauzatzeko. Jaialdia 2011ko azaroaren 26tik abenduaren 4ra izango da, eta, hain zuzen ere, Titirijairen barruan egingo dute erakusketaren inaugurazioa, nahiz eta urriaren 8tik aurrera egongo den ikusgai.
Gretta Bruggeman Arketalen arduradunak dioenez, erakusketa hau ikustera joaten diren bisitarientzat interesgarria izan daiteke bere taldeak lan egiteko duen era berezia ezagutzea. "Talde irekia gara, eta gure helburua da beste artista plastikoekin batera lan egitea, gure ikuskizunetako txotxongiloak nahiz eszenografiak sor ditzaten". Marius Rech margolaria da taldearekin lankidetzan diharduen artistetako bat, eta Tolosan izan da, erakusketa muntatzen laguntzen. Haren iritzian, "txotxongilolariaren lana aberastu egiten da artista plastikoaren ekarpenarekin, baina baita alderantziz ere, asko ikasten baitugu txotxongiloen plastizitatetik eta mugimendutik".

Gune berdingabe eta koherente bat

Bruggemanek ezagutzen zuen Topic lehendik, baita Titirijai ere; baina bai bera bai bere lankideak harrituta gelditu dira Topic zentroarekin, "Europan ez baitago era honetako beste gunerik"; hala, "harro eta zoriontsu" daudela adierazi dute, beren txotxongiloak hemen erakusgai jartzeaz. Arketalen arduradunak "antzerkiaren, arte plastikoen eta museologiaren arteko koherentzia" nabarmendu du: "Instalazio, helburu eta jarduera koherenteekiko kultur zentro bat da. Txotxongilolari naizen aldetik, hemen bizitzea atsegin nuke", dio.

Topic zentroko museologiaren arduradun María San Sebastiánek aditzera eman duenez, talde horretan "arreta handia jartzen dute zer proiektu sortu eta zer proiektutan parte hartu erabakitzeko garaian. Denak dira kalitate artistiko bikainekoak eta oso sentiberak, proiektuaren oinarritik eta jendaurrean agertzera bitarteko ibilbide osoan. Ildo horretatik, ikuskizunak sortu ez ezik, txotxongiloak egiteko tailer asko antolatzen dituzte, tailerra baita taldeaz gainera".

Arketal 1984an sortu zuten Greta Bruggeman eta Sylvie Osmanek; biek ere Charleville-Mézièresko Institut International de la Marionnetten egin zituzten ikasketak. Taldeak Cannesen du egoitza, 1990az geroztik. Bere ibilbidean, heldu, haur eta orotariko ikusleentzako 24 sormen lan egin ditu. Lankideei dagokienez, txotxongilolari, antzezle, idazle, eszenografo, margolari eta eskultoreekin aritu da. "Gure lan bakoitza bidaia bat da, bidaide ditugun lankideekiko elkarrizketa. Nortasuna, oroimena, erbestea, familia, gizatasuna bera dira gure ohiko gaiak".

Ordutegia eta prezioak

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.