Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-03-23 / 2013-10-13

Txotxongillo taldearen aldizkako erakusket

Publikoa: 20-35 urteko gazteak, Taldeak, Norbanakoak, Adinekoak, Helduak, Familiak, Gazteak: 14-18 urte, Gaztetxoak: 10-14 urte , Umeak: 6-10 urte , Umeak: 4-6 urte , Ikasle taldeak, Orokorra

 

Martxoaren 23an, larunbatean irekiko ditu ateak urriaren 13rararte Donostiako konpania da erakusketako protagonista, bertan Enkarni Genua eta Manolo Gomezek sortutako eta zuzendutako taldearen lanak izango dira ikusgai.

Hamibi eszenario ezberdin eta laurogei txotxongilo izango ditugu bertan, hauek Txotxongillo taldeak egindako  ikuskizun ezberdinak erakusten dizkigutelarik. Enkarniren hitzetan “poz haundia da guretzat, besteak beste  txotxongiloen munduan daramatzagun berrogeita bi urteetan egindako lanak ikus daitezkeelako eta nola ez gure lanaren ezagutze bat delako” .

Bisitariek, “hamabi ipuin diren hamabi lan, eta konpaniak ikuskizunetan erabilitako  muntaiak ikusi ahal izango dituzte”. “Emanaldia eskeintzen dugun eszenatokietan erabiltzen dugun material berdina ezarri dugu bere eszenografia, txotxongilo eta kontextuarekin”.

Esperientzi hau modu zuzenago batean bizi nahi dutenentzat, udan izan ezik, hilabeteko lehen ostiral eta larunbatetan , arratsaldeko sei terdietan, Enkarni Genua berak, 25 pertsonentzako bisita gidatuak  eskeiniko ditu. Bisitak euskaraz edo erdaraz izango dira, bisitarien osaketa kontutan izanda. Eta iralaren 30etik urriaren 11 bitarte, astelehenetik ostiralera, ikastetxeei eskenitako bisita gidatuak egingo dira, 2013-2014ko eskola kanpaina programazioaren barruan. Eskaintzak txotxongilo tailer bat gehitzen du.

Manolo Gomezek zein Enkarni Genuak erakusketa honen esperientzia emozio handiz bizi dute, Donostiako Udaletxearen eskutik, Hiritar Merezimenduaren Domina jaso eta aste batzuk beranduago. Euren ibilbidean beste zenbait sari jaso dituzte: Bilboko Ercilla saria, Haur antzerkirako textuen lehiaketan; Nafarroako Antzerki Eskolaren eskutik jasotako, Arcipreste Hito saria; Donostiako Hiriaren eskutik jasotako, Antzerki textuak Esukaraz saria eta Victoria Eugenia Saria, Donostiako Udaletxearen eskutik jasotakoa. Baina “guzti honen gainetik”  eurek diotenez “haur ikuslegoak zein helduek eskeini diguten  maitasun eta harrera izan dira urtez urte bete gaituztenak, eta besteak beste txotxongilolari guztiek amesten duten saria ere eskeini baitigute: antzokiak betetzea”.  

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.