Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-06-29 / 2014-01-07

1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea

Publikoa:

 
1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea

1813ko abuztuaren 31an Donostiako hiria, frantziarrek hartuta, arpilatu eta suntsitu zuten indar britainiar eta portugaldarrek. Bigarren mendeurrenaren inguruan, 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea erakusketarekin hausnarketa zabalago bat egiten da, Frantziako iraultzatik hasi eta gerra napoleonikoen amaierara arteko aldia aztertzeko.

Erakusketa San Telmo Museoan eta Donostiako Untzi Museoan egongo da ikusgai, beste bi erakusketa jarriko dira, horien osagarri: hitzaurre gisara, Baionako Euskal Museoan, 1793. Konbentzio gerra izenekoa eta, epilogo gisara, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan, 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak izenekoa.

San Telmo Museoan eta Untzi Museoan ikusgai egongo den erakusketa bederatzi kapitulutan egituratuta dago: Historia, Lurraldeak, Ikurrak, Miliziak, Hildakoak, Ekonomia, Hiria eta Itunak. Lehen zazpi atalak San Telmo Museoan egongo dira ikusgai, eta azken biak Untzi Museoan.

Bake-ituna Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren proiektu bat da. Haren programak ikus-kulturaren historiaren garapen bat proposatzen du, zuzenbideak, artegintzak eta bakearen adierazpenek osatutako berariazko triangeluan txertaturik. Indarkeriaren, gerraren eta krimenaren amaierari buruzko hausnarketa da, errealitatea agortzen duten eta mundua bizitzeko moduko leku egitea eragozten diguten gertakizunak diren aldetik.

1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea, bere lehen aurkezpena, DSS2016 Fundazioak eta San Telmo Museoak egin dute, ondorengoen koprodukzioarekin: Donostiako Untzi Museoa eta Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea, eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa; eta ondorengoen laguntzarekin: Baionako Euskal Museoa, Madrilgo Kalkografia eta Liburutegi Nazionala, Prado Museoa eta Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionala.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.