Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2014-01-02 / 2014-12-31

San Adrian, denboran zehar igarobidea

Publikoa:

 
San Adrian erakusketa Igitaiaren hortzak Fernando VI. garaiko txanpona

Anduetza Parketxeak “San Adrian, denboran zehar igarobidea” erakusketa du ikusgai, non bisitaria Aizkorri-Aratz parke naturaleko gunerik esanguratsuenetariko batetara gerturatuko da, San Adriango kobara. Erakusketak, San Adrianen egin diren indusketa arkeologikoen ondorioz topatutako piezak ditu ikusgai, eta altxor hauen eta panel batzuen bitartez historian zehar estrategikoa izan den gune honetako berezitasunak ezagutzera ematen dira.

San Adrian igarobidea (Leizarrate) garrantzia historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoetan, Erdi Aroan ez-ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua zela erakutsi dute. Hain zuzen, duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak …) aurkitu dituzte, Alfredo Morazaren zuzendaritzapean, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek. Pieza hauek beste batzuen artean erakusketa ikusi daitezke.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zegamako Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
  • Telefonoa: 943 80 21 87
  • E-maila: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta

Helduak: 1,00€

Haurrak (7-12 urte): 0,50€

Sarrera bisita gidatuarekin:

Helduak: 2,00€

Haurrak (7-12 urte): 1,00€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.