Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-03-18 / 2016-09-18

Balenciaga parpailan barrena

Publikoa: Orokorra

 
Balenciaga parpailan barrena

Tradizio historiko luzeko ehuna da parpaila. Klase dirudunek soilik eskura zezaketen hasieran, mekanizatzen hasi zen arte. Adibide ezin hobea dugu erakusketa hau, ikusteko nola egin zuten bat Balenciagaren sormenak eta teknologia industrialak halako materiala indartzeko, eta aplikazio berriak eta silueta iraultzaileak sortzeko.

Balenciagaren sorkarietan, parpaila apaingarria edota egiturazkoa izan daiteke, eta goizetik gauera erabiltzeko modukoa. Brodatuen eta apaingarrien zamaren eraginez, «erori» egin daiteke; berrikuntza burutsuei esker, «hegan» egin dezake. Marrazkia nabarmen dezake, edota gardentasunaren hutsunea azpimarratu. Balenciagaren beltz famatuan nahiz kolore sorta zabalean. Soinekoaren kolonizatzaile edota osagarri berri originalen muin.

Parpailaren bidez, hiru elementu batean biltzen ditu Cristóbal Balenciagak: gorputza, airea eta oihala.

Hiru aretoetan barna, 70 pieza baino gehiago ikusiko ditugu: jantziak, ehunak, irudiak, agiriak, baliabide didaktikoak... Horien bidez, ulertuko dugu Balenciagak berrinterpretatu egin zuela material tradizionala, eta ohorezko lekua itzuli ziola moda garaikidearen testuinguruan.

Koprodukzioa: Cristóbal Balenciaga Museoa eta Cité Internationale de la Dentelle et de la Mode de Calais.   

Komisarioa: Catherine Join-Diéterle, Frantziako Ondarearen ohorezko kontserbatzailea eta Palais Galliera Museoko zuzendari ohia

Kolaboratzaileak: Archives Balenciaga Paris eta Lesage Paris.

Donostia/San Sebastián 2016ren kolaborazioarekin

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Balenciaga Fundazioa
  • Telefonoa: +34 943 008840
  • E-maila: info@cristobalbalenciagamuseoa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Parque Aldamar 6. 20208 - Getaria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Arrunta: 10 €

Murriztua: 7 €

Jubilatuak

Ikasleak

Gazte-Txartela

Ikasleak (18años)

Doan:

ICOMeko partaideak

Euskal Eskola Publikoko irakasleak

Haurrek (9urtetik behera)

Taldeentzako tarifa berezia: -10%

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Lorategia
  • Denda
  • Kafetegia
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Entzunezko gidak
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.