Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-04-11 / 2017-05-07

Photomuseum ~ Juan Muguruza ~ Azalak

Publikoa:

 
©Juan Muguruza

Duela sei urte inguru, ideia artistiko hau topatu eta gozatzen hasi nintzen. Argazkigintza komertziala eta iragarki-argazkigintza utzi nuenetik denbora asko pasa zen, baina inoiz ez nuen argazkigintza erabat utzi.  Egun batean, Nafarroan, tximistak batek erretako haritz zahar bat aurkitu nuen zelai batean. Bertan zuraren ehundurak ikusten ziren, kolore sotilak,  Gustave Dorék margoztutako formak ziruditen, ezusteko munduak. Liluratuta,  gogotsu ekin nion argazkiak ateratzeri eta zuhaitzak inoiz ez bezala begiratzen ikasi nuen. Inoiz lehenago izan ez nuen jakinminez, eta beraien barnean gehiago eta gehiago sartu arazten nintzela.

Harrezkero arretaz aztertzen ditut eta izaki hauek dituzten forma eta kolore anitzak sentitzen, gozatzen eta lantzen ditut. Nire argazkietan beraien gertutasunean, haien azalen hurbiltasunean dagoen edertasun naturala jaso nahi dut. Maite ditugun izakiekin gertatzen zaigun bezala, zuhaitzaren funtsa aurkitzea azalaren bitartez.

Zuhaitz bakoitza unibertso bat da. Hainbat motatako “AZALAK” erakusten dizkigu begirada hurbilak, zenbait elementuek leuntasunez eraldatuak: argiaren eragin aldakorrak epidermis begetalaren gainean sorturikoak; urtaroetan zehar aldaturiko azalen kromatismoa; eta bertan bizi diren parasitoek eskultoreak edo margolariak bailiran eginiko lan isila.

“AZAL” hauek denboraren eta edertasunaren halabeharrezko joana erakusten digute, zauriek ezusteko edertasuna gehitzen diete zuhaitzari.

Hemen deskribatzen dudan guztia, eukalipto, platano, pago, haritz, akazia, artelatz, urki, txontadur edo palmondo baten biluztasunera hurbiltzerakoan sentitzen dudanaren parte da… eta haien “AZALEK” beste hainbat eta hainbat izaki eder erakutsi dizkidate eta ezin hobea delako beti, nire begiradak bere errealitatea aldatu gabe irudikatu ditu.

Arrazoi hauengatik eta harira ez datozen beste batzuengatik, nire laneko kapitulu honi “AZALAK”  izenburua eman diot.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.