Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-04-11 / 2017-05-14

Galeria zapi ~ Alvaro Ledesma ~ Uholdearen ondoren

Publikoa:

 
©Alvaro Ledesma

AURRERAPENA. ETORKIZUNA AGERTZEAR

Berrikuntzak aurrekoarekiko hausturan du oinarri.

Arteak XX. Mendean fisikoki eta materialki hautsi zuen ordura arte nagusi izandako errealitate txukun eta ohiturazkoa. Lehengai piktorikoa pintzelkada inpresionistetan zatitzetik hasi eta kubismoak paper pintatu, egunkari edota itsatsitako etiketekin egindako gehigarriekin, edo dadaisten objektu aurkituekin, eta milurtekoaren amaieran bertan, hainbestetan erabili den Photoshop eta bestelako teknologia berrien bidezko irudiaren moldaketekin, artistek lehengaia bere gorpuztasunean lantzen zuten, artelanaren osagaiak fisikoki eraldatuz eta bestelakotuz.

Alvaro Ledesmak ez du ezer aldatzen, ez du kopiatzen eta itsasten, ez ditu objektuak inon jartzen, ez ditu lekuz aldatzen, ezta pilatzen ere; soil-soilik bere begirada erabiltzen du, eta pazientzia osoz itxaroten du osagai guztiak beren lekuan egon arte, dena argazkirako jarrita bezala prest egon arte, pieza bakar bat mugitu gabe; eta azken emaitza sekulakoa da.

Irudi garbiak eskaintzen dizkigu, freskoak, naturalak, diren bezalakoxeak, aurkitu dituen bezalaxe, argazkigintzatik soilik abiatuta eraikitako natura artifizial batean. Dena zegoen aldez aurretik bere eszenatokian, eta azken emaitzarako egindako hautaketak soilik, inolako manipulaziorik gabe, adierazten digu argazkilari honen kalitate artistiko izugarria.

Ez dago trikimailurik, ezta gezurrezko efektu berezirik ere, ez amarrurik, ezta garai barrokoetan hain gustukoak diren su artifizialik ere. Begiradak esku hartu aurretik gauzatutako collageak dira, faltsutu gabeko konposizioak, begiradaren ikuspuntuak edo motiboarekiko distantziak soilik era baitezakete konposizioa.

Alvaro Ledesmak ez du ezer hausteko beharrik, ezta errealitatea matematikoki eraldatzeko ere; ez du natura artifiziala behartzen, hura argazkitik abiatu sortzen baizik; horrela, irudiak eta denborak bat egiten dute.

Argazkia baino lehen ez dago ezer, sortzailearen begia bakarrik. Prozesua mentala da: hautaketa egin eta aztertzeko  darabil prozesu mental hori. Argazkiak gauzatzen eta eraikitzen du natura artifiziala.

Alvaro Ledesmaren lanak bat-batean gerarazten gaitu. Zer da ikusten ari garena? Zer da hori? Zer ari da gertatzen? Astia behar dugu erabakitzeko zer diren objektu horiek, elkarri nola eragiten dioten konturatzeko, istorioa antolatzeko, esanahiak eraikitzeko, ikusi nahi duguna deskodetzeko, subjektibotasuna komunikazioari gailentzen zaio-eta.

Gure egitura mentaletatik abiatuta moldatu ohi dugu errealitatea, eta, ulermena itsutzen diguten arren, lehendik badiren kodeak erabiltzen ditugu; dena da berehalakoa eta aurrefabrikatua, gako guztiak dantzan dabilzkigu-eta gure analisien aurrean. Haatik,  argazkilari honen mundu artistikoan ez gaude lehendik ikusitako eta deskodetutako artelanaren aurrean, ikustear dagoen eta etorkizunean kolonizatu beharko duen artelanaren aurrean baizik.

Joaquín Garrido

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.