Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-06-06 / 2017-07-02

ÁNGEL J. SÁNCHEZ-Itsasoa, bizitza bezala. Olatuak apurtzen diren tokian

Publikoa:

 
©ÁNGEL J. SÁNCHEZ ©ÁNGEL J. SÁNCHEZ ©ÁNGEL J. SÁNCHEZ ©ÁNGEL J. SÁNCHEZ ©ÁNGEL J. SÁNCHEZ ©ÁNGEL J. SÁNCHEZ

Ángel J. Sánchez

Itsasoa, bizitza bezala

Olatuak apurtzen diren tokian

2017ko ekainaren 6tik uztailaren 2ra

Zabaltzea: ekainaren 6an, 10:00etan

ITSASOA, BIZITZA BEZALA

OLATUAK APURTZEN DIREN TOKIAN

Itsasoak hipnotizatu al zaitu inoiz?...

Inoiz sentitu al duzu itsasoa bizitza bezalakoa dela?...

Itsaso bareko itsasbeherak, gure barruan aurkitzen dutenak euren oihartzuna; edo kresalez betetako haizeak, amildegien gainean astindu eta barrutik blaitzen zaituztenak.

Zure azal leundura otzan heltzen diren olatuak, eta azala laztantzen dizkizutenak. Bitartean, handik metro gutxira, olatu horiek urratu egiten dira itsasoak zorroztutako arroketan. Arroka, itsasoaren kontra; itsasoa, itsasoaren kontra. Arrazoia, emozioaren aurrean; emozioa, emozioaren aurka.

Olatu bakoitza desberdina da, ez dago olatu berdinik. Olatu bakoitzak bere lorratza uzten du eta bakoitzak bere patu zalantzagarria dauka, gure bizitza markatzen duten gertakarien moduan.

Batzuek aurpegian egiten dizute eztanda, asko badoaz edo, besterik gabe, aurpegian zipriztintzen zaituzte, “Hemen zaude, olatuak apurtzen diren tokian” esanez bezala.

Inoiz pentsatu al duzu itsasoa bizitza bezalakoa dela?... eraman egiten zaitu... Baina benetan sentitu nahi baduzu, busti beharra dago.

Argazki hauek itsasoari buruzkoak dira, baina, agian, batzuek deskubrituko duzue gutako bakoitzari buruzkoak ere badirela... izan ere, azkenean, garrantzitsuena ez da ikusten duzuna... baizik eta sentitzen duzuna.

Ángel J. Sánchez

ÁNGEL J. SÁNCHEZ

Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Zientzietan lizentziaduna da eta bere bizitza beti egon da, era batean edo bestean, argazkigintzari lotuta.

Hainbat publizitate-agentzitan sortzaile lanetan aritu da beharrean eta Michael Wray, Michael Shelley, Paco Navarro, Toni Riera eta abarrekin lan egiteko aukera izan du eta horien baitatik bere pasioa elika-tuz joan da.

Bere haurtzarora jo, eta oraindik gogoratzen du begiak azkar itxiz irudiak harrapatzera, hots, une bat memorian gordetzera, jolasten zuela erretinako jarraikitasunaren efektua aprobetxatuz.

Argazkigintza da, ororen gainetik,  prostituitutako sormenaren ihes balbula bat, eta bere sentipenak komunikatzeko era. Hau da, iragarkien mundutik eta presazko eskarietatik aldentzeko eta beste modu batean begiratzeko da, edertasunaz, hunkitzen duenaz edo eragiten dionaz ohartzeko, alegia.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.