Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-10-11 / 2018-02-18

Elkano, bere oroimena berreskuratuz

Publikoa:

 
Elkano, bere oroimena berreskuratuz

Juan Sebastian Elkanoren Lehen Mundu Biraren IV. Mendeurrenarengatik monumentu handi bat eraikitzeko Miguel Martin Fernandez de la Torre arkitekto kanariarraren proiektuari buruzko erakusketa. Proiektu hau 1921ean antolaturiko lehiaketaren garailea izan zen, baina ez zen sekula gauzatu. 

Juan Sebastian Elkano nazioartean ezezaguna zela jakitun, 1920an Lehen Mundu Biraren IV. Mendeurrenaren Batzarrak lehiaketa bat antolatu zuen, Getariako (Gipuzkoa) San Anton mendiaren tontorrean monumentu handi bat eraikitzeko asmoarekin.

Miguel Martín Fernández de la Torre (Kanaria Handiko Las Palmas, 1894-1980) arkitekto arrazionalistak egin zuen proiektu irabazlea, bere anaia Néstor (Kanaria Handiko Las Palmas, 1887-1938) pintore modernista eta sinbolistarekin elkarlanean, baina proiektua ez zen sekulan gauzatu.

Omenezko monumentu-proiektu horren plano eta figurazioen bilduma zoragarriak arkitektura-sintesiko ereduak proposatzen ditu, estilo-ezaugarri erregionalistez hornituak, eta aldez aurreko estudio bat garatzen du eskualdearen berezko materialen eta paisaian duten eraginaren inguruan.

Hamarkada luzetan obra horiek ahaztuta egon ziren, abandonatuta. Kalte larriak jasan zituzten, eta batzuk lapurtu ere egin zituzten. Obra gehienak orain bost urte aurkitu ziren, eta jatorrizko handitasuna berreskuratu dute Getariako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sustatutako zaharberritze espezifiko bati esker.

 

Koadro baten zaharberritzea

Erakusketan zehar, bildumatik hasiera batean lapurtu zuten pieza bat zaharberritu egingo dute museoan bertan, bisitarien aurrean. Museoaren webgunearen bitartez zaharberritze prozesuaren fase ezberdinak jarraitu ahal izango da. +info

Mikromezenasgo-kanpaina baten bidez (crowdfunding) finantzatuko dira zaharberritze-lanak. Parte hartu nahi duten pertsona guztien ekarpen sinboliko guztiek balio komunitario handia dakarte, nabigatzaile handiaren oroimena berreskuratzeko prozesuaren aberasgarri izanik Lehen Mundu Biraren V. Mendeurren hurbilaren testuinguruan. VERKAMI (http://vkm.is/elcano) plataformaren bitartez edo museoan bertan dohaintzaren bidez egin daitezke. Ekarpena librea da eta edozein zenbatekoa izan daiteke.

Kultura programa

Bisita gidatuak erakusketara:

  • Asteartetik ostiralera, taldeei zuzenduak. Talde bakoitzaren beharretara egokitutako bisitaldiak. Iraupena: 60 minutu. Aldez aurretik erreserba egin behar da.

Koadro baten zaharberritzea in situ:

  • urr.12/aza.4: ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan, proiektuaren bozeto baten zaharberritze lanak erakustaretoan, publikoaren aurrean, Marta Gatell paper zaharberritzailearen eskutik.

Tailerrak:

  • urr.28/17:00etan: zaharberritze tailerra 6 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat. Marta Gatell zaharberritzaileak zuzendurikoa. Jarduera hau Hip-Hip Urri! programaren barruan eskaintzen da. Iraupena: 90 min. Jarduera elebiduna. Prezioa: 3 € familiako  (2 € Museoaren familia txartelarekin). Erreserba urriaren 25a baino lehen egin behar da. Izena ematea. 
  • aza.4/17:00etan: zaharberritze tailerra publiko helduarentzat, Marta Gatellen eskutik. Iraupena: 90 min. Jarduera elebiduna. Prezioa: 5 €. Erreserba azaroaren 2a baino lehen egin behar da. Izena ematea
  • aza.25/17:00etan: marrazketa tailerra familientzat, Mikel Leozek zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Jarduera elebiduna. Prezioa: 3 € familiako (2 € Museoaren familia txartelarekino). Erreserba azaroaren 22a baino lehen egin behar da. Izena ematea.
  • abe.16/17:00etan: kaligrafia tailerra familientzat, Idoia Larrañaga Fachado ilustratzaileak zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Jarduera elebiduna. Prezioa: 3 € familiako (2 € Museoaren familia txartelarekino). Erreserba abenduaren 13a baino lehen egin behar da. Izena ematea.
 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051. 717068982 Fax.: +34 943 431115.
  • E-maila: mnaval@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Paseo del Puerto, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2017-01-01 / 2017-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.