Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-10-31 / 2017-11-26

FERNANDO MASELLI. La construcción del paisaje

Publikoa:

 
© Fernando Maselli © Fernando Maselli © Fernando Maselli © Fernando Maselli

PAISAIA ERAIKITZEA

Begira Photorekin batera programatutako erakusketa hau Elvira Rilova komisarioak kudeatu du. Fernando Maselliren atzera begirako erakusketak zenbait serie biltzen ditu, baina erakusketak diskurtso bakarra du guztientzat: paisaia eta horren eraikitze formala eta kontzeptuala. Mendia protagonista nagusia duten serie horietan, bada, arakatu egiten da artistak naturarekin duen harremanetan eta, jarduera artistiko gisa, naturara egiten diren espedizioetan. Halandaze, erakusketak aurrez aurre jartzen ditu argazkilariak garatutako ikerketa eta paisaiarekin duen ikuspegi garaikidearekiko konpromisoa. Hartara, horixe ikus daiteke bere hasierako lanetatik, zeinetan errepikapen digitala erabiltzen zuen, tresna gisa, paisai artifizialak (Airetiko ikuspegia) eraikitzeko; edo espazio naturalari hurbiltzea, haren ikuskera erritual eta sinbolikotik (Hierofanías seriearen bidez); edo erromantizismoko espedizio zientifikoak eta artistikoak berraztertu ondoren, Sublimearen kontzeptuari buruz ikertzea, (bereziki Burke eta Humboldt idazle eta esploratzaileengan inspiratuta), horixe ikus baitaiteke Sumendiak, Iragartzea eta Infinitu Artifiziala serietan. 

Infinitu artifiziala

Mendikate malkartsuen ilunantzak, ugaritasunak, sakontasunak eta altuerak “sublime izugarria” deritzoguna osatzen dute, gure araututako eta eguneroko existentzia ordenatutako segurtasun ilusioa ezegonkortzen duen zurrunbiloa eragiten duena, hain zuzen.

Hierofaniak

Hainbat erlijio-ohiturekin intimoki erlazionatutako paisaietan, irudiak harrapatzen ditu. Irudi hauek ez dute, ez giza presentzia, ezta haren arrastorik ere, eta misterio eta isiluntasun kutsua transmititzen dute.

Deikundea

Deikundea mendebaldeko artearen historian gai ikonografiko ohikoenetako bat da; Masellik serie honetan, lan klasiko horietatik inspirazioa hartu du; bertan, zeruak ireki egiten dira bolumen eta kolore konposizio dotorea sortuz, mezu jainkotiarrari bide emateko. Azken emaitza hodeien eta zeruen ikerketan arreta ipintzen duen muntaketa fotografikoek osatutako seriea da; bertan, kolorea eta argia elementu nagusiak dira.

Airetiko ikupegiak

Airetiko  argazkigintza tradizionalki erabilera militar edo zientifikoetara lotuta egon da, eta bere aukera estetikoak baztertu ohi dira. Serie honetan teknika fotografiko hau erabiltzen da lur-hedadura handiak erakusteko eta bere osotasunean ikusteko gizakiaren eragina bere ingunearekiko eta nola garapen jarraituak eta aurrerabideak haren inguruan baliabide berriak etengabe bilatzera bultzatzen dituen eta bere beharretara moldatzeko natura aldatzen saiatzen den.

Sumendiak

Erromantizismoarekin lotutako bidaiari haiei, espedizionario ausartei, omenaldia da. Ez zen mugimendu estetiko soila izan, baizik eta bere garaiko pentsaera eta sentipena sakonki aldatu zuen bizitzeko aukera intelektual, kultural eta zientifiko zabalagoa izan zen.

Fernando Maselli

(Buenos Aires,1978).

Bere proiektu artistikoen bidez, formalismoaren alde desberdinak aztertzen ditu, eta estetikan eta kontzeptuan sakontzen du, funtsezko balioak direlakoan. Bere azken lanetan, gizon-emakumeek ukitu gabeko natura garbiarekin duten harremanak izan ditu, bereziki, interesgune, eta naturak berak erlijiotasunaren edo jakintzaren moduko ideien kontzepzioetan jokatzen duen rola ere bai. Ikerketaren ardatz nagusia sublimearen kontzeptua da, paisai malkartsuen edertasunaren eta jainkotasunari lotutako handitasunaren aurrean dugun beldurrari buruzkoa, hain zuzen ere.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.