Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-07-01 / 2018-09-02

DONOSTIAKO UDALDIAK (1900-1910)

Publikoa:

 
DONOSTIAKO UDALDIAK (1900-1910)

Mende hasierako Kontxako hondartzara bisita Jantziaren Zentroaren eskutik.

XX. mende hasieran Donostia Espainiako erregeen opor leku bilakatu zen. Iraultza dantza taldeak garai horretara bidaia proposatzen du “Donostiako udaldiak (1900-1910) erakusketarekin.

Kapitain etxearen behe solairuan bi irudi aurkituko ditugu: Kontxako hondartza eta Boulevardeko kafetegi bateko terraza.

Hondartza irudikatzeko garai horretako badiaren argazkia jarri da atzealdean, 3 x 4.50 metroko irudia. Bertan Espainiako errege familiak bainurako erabiltzen zuen hondartzako aldagela ikus daiteke. Egurrezko etxola hondartzan kokatutako bi erreiren gainetik eramaten zuten baporezko motorraren indarra lagun itsasoraino. Bainurako aldagela uretara iristen zenean, barruan igerileku pribatua sortzen zen, errege familia bertan bainatzen zen, gainerako herritarren begiradetatik salbu. Errege familiaren hondartzako aldagela 1911 garren urtera arte erabili zen, ordutik aurrera hondartzan harrizko etxola eraiki zutelako.

Hondartzan, mende hasierako ogibideak;iñudea eta bainuzaina, bainu hartzailea eta burgesak ikus daitezke.

Azken hauei dagokienez, bikote bat ageri da Kontxako barantza atzean hondarretara begira. Erakusketa honetarako Jantziaren Zentroak Donostiako Udalaren laguntza jaso du, Kontxako baranda originalaren bi zati, maileguan utzi dizkigute erakusketak iraun bitartean.

Garaiko dokumentazioa ere ikusgai jarri da, hondartzan bainua hartzeko mende hasieran zeuden arauak idatzita ageri dira Kapitain-etxeko “hondartza pribatuan”.

Aurrez-aurre, Donostiako Boulevarra.Zuri beltzean garai horretako irudi erraldoia, 3 x 4.50 metroko argazkia. Bertan egunaren bi une, arratsaldea eta iluntzea.

XX. mende hasieran Donostian burgues dirudunen topaleku zen La Marina kafetegia irudikatu nahi izan da. Madrilgo egunkariek zioten: “Zein da Marina kafetegiko eserlekuetan eta abuztuan esertzea lortzen duen zorionekoa?”.

Izan ere, Marinaren terraza hiriko behatoki nagusia zen, eta ez zen bere aurretik bere burua agertu nahi eta pasatuko ez zenik. Turistak pilatzen ziren sasoiko edari garrantzitsuenak hartu ahal izateko; hala nola, “Mazagran” aperitifa (kafea,izotza, rona, limoia eta azukrea).

Halaber, bisitariek Marina kafetegiko karta eta prezioak ikus ditzakete, Jantziaren Zentroaren Udako “taberna berezian”.

“Donostiako udaldiak (1900-1910)” erakusketa doan ikus daiteke abuztuaren amaiera arte. Ordutegia honakoa izango da: larunbatetan 11.00-14:00/17:00-20:00etara, igande eta jai egunetan 12:00-14:00 etara.

Madalen jaietan Jantziaren Zentroak bere ateak zabalik izango ditu ordutegi berezian. Uztailak 21 11:00-14:00 etara, uztailak 22 12:00-14:00, uztailak 23,24 eta 25 18:00-20:00 etara.Jantziaren Zentroak mende hasierara bidaia proposatzen digu, Uda giroko eguna gozatzeko aukera, hondartzan eguzki bainua eta Boulevarreko terrazan aperitifa.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.