Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-10-06 / 2018-10-28

OIHAL ETA ARTO-HOSTO ARTEAN

Publikoa:

 
OIHAL ETA ARTO-HOSTO ARTEAN

~~Urrian, Lucia Sánchez eta Lola Altolagirre artisauen lanak ikusgai izango dira Jantziaren Zentroaren behe solairuan. Bi artisauek material natural eta jasangarriak erabiltzen dituzte artelanak sortzeko: arropa, alfonbrak, tapizak…

 Lucia Sánchez oihalgintzan aditua da, 1993 garren urtean “Telarista Urbana” artisau proiektua abian jarri zuen. Lola Altolagirrek arto hostoak erabiltzen ditu, antzinako teknika sormen berrietarako.  

Erakusketa doan ikus daiteke, urriaren 6 tik 28 ra bitarte, larunbatetan goiz eta arratsaldez 11:00-14:00/17:00-20:00 etara eta igande eta jai egunetan 12:00-14:00 etara.

Erakusketaz gain, Lucia Sánchezek ehunean mandala sortzeko tailerra eskainiko du urriaren 27 an, arratsaldeko 18.00 etan Jantziaren Zentroan. Tailerra gazteleraz eskainiko da eta bi euro balio ditu. Parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar da jantziarenzentroa@errenteria.eus helbidean edo 943 49 45 21 telefonora deituta.

ARTISAUAK

Lola Altolagirre (Azpeitia 1954)

Arto hostoekin Euskal Herrian egiten zen antzinako ehuntze teknika  berreskuratu du. Izaki-hari eta naturarekiko hurbilak diren materialak ikertu ditu. Bere artisau lanengatik zenbait sari jaso ditu. Gaur egun Donostian bizi eta lan egiten du. 

Lucia Sánchez (Mones Cazón, 1958)

Argentinan hasi zen ehungintzan lanean, bertako antzinako zenbait teknika erabiliaz. Taldeko zein bakarkako hainbat erakusketetan parte hartu zuen Amerikan, batez ere, Argentinan eta Brasilen. Erakusketez gain, gaur egun hainbat  taillerretan irakasle dabil bere ezagutzak zabalduaz. Gaur egun Donostian bizi eta lan egiten du.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.