Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-04-16 / 2019-05-26

KODAK IRAGARKIAK

Publikoa:

 
©KODAK ©KODAK ©KODAK ©KODAK

KODAK IRAGARKIAK

Eastman Kodak Company (Kodak bezala ezaguna) argazki-ekipamenduak diseinatu, sortu eta saldu egiten zituen konpainia multinazioanala zen. Oraingo empresa, askoz ere apalagoa, arte- grafikoen munduan murgilduta dago.

 Hasiera batean, George Eastman asmatzaileak eta Henry Strong negoziogizonak 1881ean sortu zutenean, Eastman Dry Plate Company izena zuen. Betidanik, Eastmanek  publizitateari garrantzi handia eman zion. Aurrenengo Kodak produktuak hedapen handiko egunkari eta aldizkaritan iragarri ziren, Eastmanek berak idatzitako esaldiekin.

Berehala, arrakasta itzela lortu zuten bere esloganei esker, eta Kodak etxea eredu bihurtu zen. Eastmanek “Kodak” kamera 1888an aurkeztu zuenean, "Zuk sakatu botoia guk gainerakoa egingo dugu" eslogana erabili zuen, eta urte bat baino lehenago, esaldi oso ezaguna bihurtu zen. Hainbat denbora beranduago, publizitate-departamentua zuzentzen Lewin Brunnell Jones aritu zen 1892tik 1928ra. Geroago, J. Walter Thomson agentzia arduratu zen lan horretaz.

Bere iragarkien arabera, bizitza “Kodak Mementuz” osatuta zegoen. Bizitza irudiz josita zegoen eta “edonork edonon atera zezakeen argazki bat denen gozamenerako”. Bere mezua, aldizkari, egunkari eta iragarki-paneletan agertzen zen eta onarpen handia izan zuen publikoaren aldetik.

Kodak etxeak argazkigintza masetara hurbildu zuen, publiko guztientzat eskuragarria izanez. Argazki-bobinak, kamera merkeagoak, txikiagoak eta eramangarriak egin zituen. Horretaz gain, argazkizaleei negatiboak bere dendetan negatiboak errebelatzeko aukera eskaintzen zuen.

 Gainerako argazki-etxeek ez bezala, Kodak etxeak egindako iragarkiak emakumezkoei zuzenduta zeuden, beraiek zirelako memoria familiarra gordetzen zutenak. Helburu horretarako sortu zuten 1908an “Kodak neska”: kamara eskuetan zuelarik bere oporrak, bidaiak, famili-ospakizunak... betirako harrapatzeko prest agertzen zen irudia.

 Emakume moderno, alai eta independentearen ikono horrek denboran luze iraun zuen.

 Tamalez, XX. mendeko erdialdean “Kodak neskaren” gainbera etorri zen. Nahiz eta publizitatean agertzen jarraitu, jada bere lana ez zen argazkigintzaren ideia emakumeei saltzea. Ohikoa zen 50 eta 60 hamarkadetako iragarkietan, berau bainujantzian agertzea, publiko maskulinoari zuzendutako amu soila.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.