2018-12-21 / 2019-07-31
Euskal Itsas Museoa - Second Canvas
Publikoa:
Aplikazioak Euskal Itsas Museoaren bilduma piktorikoaren 11artelan deskubritzeko aukera ematen du, storytellinginterkatikoak daramaten bereizmen handiko eta oso handiko irudien bidez.
Doan deskarga daiteke 2019ko uztailaren 31 arte telefono mugikorretan eta tabletetan, bai Android-erako bai Apple-rako.
Gigapixel bereizmenari esker, app-ak artelanen zehar nabigatzea eta begirada soil batekin hautematen ez diren xehetasunak deskubritzea baimentzen du. Gainera, irudiak storytellings-ekin aurkezten dira, artelanak euskal itsas historiaren eta ondarearen ikuspuntutik interpretatzeko eta sakon esploratzeko lagungarri diren eduki gehigarriekin, alegia, artelan bakoitzak gordetzen dituen sekretuak eta detaile ezkutuak ezagutu ahal izateko.
Aplikazio honen bidez, Euskal Itsas Museoak bere bilduma artistikoaren zati bat ezagutzera eman nahi du –gaur egun Gordailuan gordetzen dena– esperientzia multimedia eskainiaz. Second Canvas-Euskal ItsasMuseoa publiko orokorrari zuzendutako erreminta bat da, artea eta gure itsas iragana deskubritzeko eta harekin disfrutatzeko aukera ematen duena.
