Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-06-04 / 2019-07-14

EMILIA VALENCIA - Gauza xumeen xarma

Publikoa:

 
© EMILIA VALENCIA © EMILIA VALENCIA © EMILIA VALENCIA © EMILIA VALENCIA © EMILIA VALENCIA © EMILIA VALENCIA

GAUZA XUMEEN XARMA

Proiektu honen abiapuntuetariko bat nire inguruan dauden objektuek osatzen dute, hau da, nire zati direnak edota nire pentsamentuarenak, baita nire oroimenekin antzekotasunak dituzten objektuak topatzen ditudanean ere…

Gordetzen ditugun objektu guztiek, bai baliesten ditugunak, bai gorrotatzen ditugunak, gure memorian leku jakin bat dute eta gure etxeetako hainbat lekuetan kokatzen dira.

Objektu horiek guztiek iragana daukate eta denboraren poderioz, inguratzen gaituzten elementu bihurtzen dira eta gure izaera edo barne nortasuna irudikatzen dute.

Mementu batez gure inguruan dauden objektu horiek aztertzen baditugu, beren jatorri gogorarazten digute, iraganaren oroitzapena eta gauza-objektu horren garrantziaz jabetzen gara.

Espazio eta denboran zehar ibilbide zehatza daukate... Nonbaitetik datoz, norbait etorri zen eta berarekin ekarri zituen, edo agian erosi edota aurkitu  egin ziren edo opari bat izan zen. Baina beti leku batetik bestera doaz, leku susmagaitzetatik dabiltz eta azkenik, leihoaren ondoan, altzari baten gainean, zintzilik edo jatorri ezezaguneko beste objektuekin nahastuta bukatzen dute… eta hortxe, aukeraturiko lekuan diraute, geldirik. Aldi berean, beren iraganaren sekretua gordetzen dute eta denborarekin, isil-isilik atseden hartzen duten bitartean, gogoratuak eta mirestuak zain dauden bitartean, gure oroimen bihurtuko dira.

Proiektu honi forma ematen dion beste alderdi garrantzitsua da objektuen behaketa argi izpiek jotzen dituztenean. Une horretan, objektuak berezko bizitza hartzen du eta, era berean, ikuslearen testuingurua galtzen da.

Argiak objetuarekin jolasten duen une horretan, mementu baten denboragabetasuna lortu nahi da.

Azkenik, aukeraturiko gai edo diziplinak denadelakoak direla ere, inguratzen gaituzten gauza hutsalei duten balioa goretsiz eta emanez amaitu nahi dut.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.