Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-07-04 / 2019-09-29

Ozeana. 6 begirada artistiko

Publikoa:

 
Ozeana. 6 begirada artistiko

Ganbara aretoak itsasoari loturiko eskulturen erakusketa kolektiboa hartzen du. Erakusketan gaur egungo sei artisten obrak ikus daitezke: Guillermo Olmo, María Cueto, Marijose Recalde, Dora Salazar, Gotzon Huegun eta Régis Pochelu. 

Ozeana sei artistaren proposamena da, eta itsasoaz duten ikuspegi berezia eta desberdina komunikazio-ozeano estilistiko berdinean bateratu, erlazionatu eta uztartzen dute. Ozeana sentimendu, sentsazio, emozio, pentsamendu eta ideien masa bat da eta, horiek adierazteko, elkarrekin ezkondu eta konektatzen diren askotariko materia, teknika, mintzaira eta estiloak baliatzen dituzte.

GUILLERMO OLMO. Arboleda, Bizkaia, 1960. Diziplinarteko artista da, aspaldi honetan eskulturaren munduan sartu eta murgildua; hezibidez, autodidakta da, eta hastapenetan Gaur eta Emen taldeetako artista handien belaunaldiaren eragina jaso zuen

Obrak:

  • Sarea. 2018. Zura.
  • Sarea, agur itsasoa. 2019. Burdina.
  • Sarea, bizitza/heriotza. 2019. Zura.

MARÍA CUETO. Avilés, 1960. Ehungintzako teknikak ikasi zituen goizetik, eta hainbat tapiz, pintura, zeramika eta serigrafia ikastaro egin zituen. Egun aireaz jabetzen diren eskegitako eta landare-elementuz osatutako eskultura arinak eratzen ditu.

Obrak:

  • Gota de agua. 2013. Ezkai-haziak, likidanbar-fruitua
  • Cardumen. 2019. Basa olo zuriztatua.

MARIJOSE RECALDE. Sartaguda, 1964. Eskulturara iritsi arte pintura eta xilografía bezalako diziplina ezberdinak landu dituen artista. Bere obrak birziklatutako materialez osatuta daude.

Obrak:

  • Cabeza escurridiza. 2004. Teknika mistoa, barakuiluak, kortxoa.
  • En el barco. 2019. Somier gaineko teknika mistoa.

DORA SALAZAR. Alsasua, 1963. Artista de reconocido prestigio. Arlo artistiko ezberdinak landu arren (pintura, marrazkia, liburuen ilustrazioak…) eskulturgintzarekin du interesa batez ere. Donostian 1998an sortutako "Acuática" serieko bi obra aurkezten ditu.

Obrak:

  • Mascarón de proa. 1998. Kobrea, altzairua eta argia.
  • Cola de sirena 1998. Altzairua, burdina eta kobrea.

GOTZON HUEGUN. Lasarte-Oria, 1972. Euskal eskultura berriari buruzko formulazioak, euskal arimaren estetikak eta Oteizak teorizatutako euskal artearen eskolak erakarritako eskultorea da. Gaur egun, zur lanketaren arloan hizkuntza beriak bilatzeko ikerketan dabilelarik.

Obrak:

  • Liquen marino. 2017. Haritz-zura.
  • Mirando al mar. 2019. Haritz-zura.
  • Itsasoko dama – Ozeana. 2010. Haritz-zura, brontzezko patina.

RÉGIS POCHELU. Hazparne, 1970. Eskultore autodidakta da, profesionala 2004tik. Bereziki Ipar Euskal Herriko mendietako hareharria erabiltzen du bere obrak sortzeko.

Obrak :

  • Itsasontzia. 2018. Larrungo harria.
  • Bidaia. 2010. Kantabriako harria.
  • Convencu. 2019. Larrungo harria.

DIFUSIORAKO MATERIALA

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.