Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-10-15 / 2019-11-24

Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren

Publikoa:

 
Erbesteratzeak gerra hasi eta denbora gutxira hasi ziren. Gipuzkoatik alde egindako lehen errefuxiatuen artean daude Nicolasa Ugartemendia andrea eta bere bi iloba (argazkian, Hendaiako hondartzan). 1939ko urtarrilaren azken egunetan eta otsailaren hasieran, Katalunia eroritakoan, 500.000 lagun inguru erbestera joan ziren. Ordura arte Iberiar penintsulatik atzerriratutako kopururik handiena. ARGELES SUR MER Frantziak ez zuen aurreikusi horrelako erbesteratzerik, hortaz, lehen egun eta asteetan, errefuxiatuak lurra behean eta zerua goian egon ziren. Irudian, zenbait erbesteratu Argelès-sur- Mer-eko hondartzan. GURS Kontzentrazio-esparruak Gurs herriaren (Biarno) izena hartu zuen. Hasiera batean euskal errefuxiatuentzat pentsatuta egon arren, euskaldunekin batera beste hainbat lekutako erbesteratuak ere bertaratu ziren.

“EUSKAL ERBESTEA GERRA ZIBILAREN ONDOREN” ERAKUSKETA

Erakusketa honetan erbestea bizi izan zuten zenbait pertsonen testigantzak daude ikusgai ikus-entzunezko formatoan; gerra eta gerra osteko garaiak jasotzen dituen 50 minutuko dokumentala ere ikusi daiteke eta erbestealdiaren faseak esplikatzen dituen argazkiz historikoz osatutako panelak.

Gerra Zibilaren osteko behin-betiko erbestealdiaz 80 urte betetzen dira aurten eta gerra garaian izandako erbestealdia ezagutzera emateko helburuarekin egin du erakusketa hau Gogorak. 1936 eta 1937 urteetan 100.000 pertsona atera ziren Euskaditik erbestera, hauetatik 30.000 inguru haurrak ziren, eta 1939an “Erretirada” bezala ezagutzen den horretan, Kataluniatik Frantziara atera ziren 500.000 lagunetatik 10.000 inguru euskaldunak ziren. Frantziatik ehunka batzuk zeharkatu zuten Atlantikoa, kasu askotan, betirako. Erakusketa honek orduko erbestea ezagutzeko aukera bat ematen du eta hori, egun, gerratik ihesi datozen pertsonen egoerara hurbiltzeko modu bat ere bada.

Erakusketaren edukiak

Irudi historikoez osatutako dokumental batek ematen dio hasiera erakusketari, irudi hauetako asko ezezagunak dira publiko orokorrarentzat, ia ikusi gabeak orain arte. Gogorak 50 minutuko iraupena duen dokumental honetan gerra zibilaren hasieratik Jose Antonio Agirre Lehendakariaren heriotza arteko urteak jaso ditu. Era berean, beste ikus-entzunezko batean ikusgai daude gerrak eraginda, momentu desberdinetan, Euskaditik erbestera ihes egin behar izan zuten pertsonen testigantzak, Gogorak 2018an eta 2019an jaso dituenak. Erbesteko memoriaren parte dira 1937an, Bilbo erori aurretik erbestera eramanak izan ziren umeen testigantzak eta Frantziara ihesean joan eta handik Venezuelara joan behar izan zutenena.

Bestetik, erakusketan hogeita hamar bat argazki historiko daude ikusgai, zeinetan 1936tik 1939ra izan ziren erbestealdi desberdinak esplikatzen diren. Josu Chueca, UPV-EHUko historia garaikideko irakasleak eta Iñaki Goiogana, Sabino Arana Fundazioko historialariak, komisariatu dute erakusketaren zati hau.

Bertan erakusten diren materialen bitartez azaltzen dira Gerra Zibila hasi zen momentutik bertatik, eman ziren erbesteratzeak; gerra hasi eta berehala eman zena Gipuzkoatik Bizkaia eta Lapurdira, bereziki; 1939az geroztik, Katalunia matxinatuen eskuetan geratu ostean, Frantziarako erbesteratzea, errefuxiatuek izan zuten harrera han, beste herrialde batzuetara egindako erbesteratze luzea eta Eusko Jaurlaritzak erbestean egindako lana.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.