Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2020-01-14 / 2020-02-23

J.A. ARETA GOÑI

Publikoa:

 

ZU BARIK EZTAU

J.A. ARETA GOÑI “JUXE”

J.A. Areta Goñi “Juxe” Euskal Herriko kulturaren eta batez ere musika panoramaren eragile eta parte ezkutua da aspalditik. Eta “Zu barik eztau” proiektua da ziurrenik 25 urte luze baina emankorretan gogor eta gogoz lan egin izanaren emaitza.

Denbora luzez eta edozein garito ilunetan bertako zein atzerriko musikari, ikusle eta bere begirada erakarri izan duten pertsonak erretratatzen aritu izan da eta horretan jarraitzen du, zaratarik atera gabe eta inurrien gisa fin-fin lanean.

Zaratarik gabe diot, halako argazkilari esperientzia eta musika ezagutza izanda ere, ez duelako inoiz inon nabarmendu nahi izan. Horren kontrara, musika eta argazkilaritza pasioz bizi dituelako lortu du musika eszenaren paisajearen parte eta lekuko fidel izan: berari zor dizkiogu Euskal Herrian bizi izandako une musikal txiki zein ertain ahaztezin askoren esentzia jaso eta gorde izana.

Pasioa bada, emaitzaz gain, egiteko modua ere. Eta hori begi bistan gelditzen da JUXEren lanarekin.

JUXE eta bere lana bereziagoa egiten duen beste adar bat da, bizi ditugun presazko garaien beste norabidean, denboraz, magiarekin eta mimoarekin lantzen duela argazki bakoitza. Kamera analogikoekin lan egiten du eta berak positibatzen ditu kopiak eskuz, prozesu kimikoa dela medio.Banan-banan, denbora luzatuz, bidean gozatuz, prozesu guztia kontrolatuz, horrela azken emaitza lortu arte.

Ibilbide luzea darama eta ibilbidean musika zuzenekoak nagusi izan badira ere,mota askotako lanak egin ditu. Hala, jende ugari ezagutu du eta harreman ugari egin ditu batez ere Euskal Herriak kulturan duen esparru zabal eta oparoan.

Bere proiektu pertsonalena den honetan hamarkadatan ezagutu eta bidelagun (izan) dituen dozenaka lagun batu ditu eta 50eko hamarkada bukaerako Hasselblad 500c formatu ertaineko kamera analogikoa soinean hartuta erretratu bana egin die. Hala, luzaroan beste ikuspuntu bat landu ostean erretratu pertsonalaren alorrera heldu da oraingoan. Horiek guztiak errebelatu ditu, bere laborategian, argi gorria bide lagun bakarra izanik, banan-banan, mimo handiz.

Pertsonai ezagunak aurkituko dituzue proiektu honen erakusketa bereizgarrian, baita ezezagunagoak ere, baina batzuetan anonimotasunetik bada ere, guztiak funtsezkoak dira Euskal Herriko kultura panorama oparo eta anitza hobeto ulertzeko; eta orohar guztiak JUXEk hainbat urtetan egindako argazkilaritza lan emankorraren ‘konplize’. Honegatik ziurrenik JUXEk “Zu barik eztau” izena jarri dio proiektuari, oreretarrak argazkilaritza eta kulturgintza bizi dituelako pertsonen arteko hartueman gisa. Ondorioz, erakusketa honekin nolabait eskerrak eman nahi dizkie bidelagun guztiei; eta bide batez horiekin guztiekinbatera egindakoa zein oraindik egiteko dagoena ospatu nahi du.

Iker Barandiaran

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.