Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-12-09 / 2017-01-22

Itsasotik, itsasora

Publikoa:

 
Itsasotik, itsasora. Color de mar, sabor a sal

Hauxe da Atzegiren (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) Pintura Taldeak eta DSS2016k “Zurekin sortzen dugu Donostia” proiektuaren barne programaturiko bederatzi erakusketatik azkena. Jarduera honek Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak babestea.

Erakusketa Untzi Museoko behe solairuan kokatzen da eta 2016ko abenduaren 9tik 2017ko urtarrilaren 15a arte ikusgai egongo da. Erakusketa Untzi Museoko aldi baterako erakusketetara  – besteak beste “Baleazaleak”, “Bakailaoaren arrantza. Ur handiak”, “Emakumeak eta itsasoa”- eginiko bisita gidatuetatik sorturiko hirurogei obrek osatzen dute.

Erakusketa dohainik ikusi ahal izango da hurrengo ordutegian: asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00; Igandeak eta jaiegunak: 11:00-14:00

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoa behar bereziak dituzten kolektiboen irisgarritasunaren eta inklusioaren inguruan dabil lanean inauguratu zenetik 1991ean.

Informazio gehiago

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051. 717068982 Fax.: +34 943 431115.
  • E-maila: mnaval@gipuzkoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Paseo del Puerto, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.