Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-02-11 / 2017-03-05

EIBAR MOTORRAREN MUNDUA

Publikoa:

 

Motorraren kirola Eibarren: iragana, oraina eta geroa

60ko hamarkadako Eibar industrialean, gizartearen motorizazio prozesuan bete-betean sartuta eta auto eta motozikletentzako osagaiak fabrikatzeaz arduratzen ziren hainbat eta hainbat industria zeuden garaian, ez zen batere pentsaezina motordun ibilgailuen lehiaketaren bat antolatzea. Are gehiago, gure hiriak kirol-ekitaldiak antolatzeko duen gaitasuna kontuan hartuta, batez ere, txirrindularitza. Horrela, aitzindari askoren ahaleginari esker, antolatu zen 1968an Arrateko I igoera. Orduko hartan, hainbat pilotu eibartarrek hartu zuten parte eta automobilgintzako gure hiriko zenbait enpresak ere babes handia eman zioten. Ordutik, etengabeak izan dira urte hauetan guztietan zehar motorraren inguruko lehiaketak. Erreferentea Arrateko Auto Igoera izan bazen ere, motoen igoera ere antolatu izan da eta baita rally eta rallysprint ezberdinak ere. Horietako askok Eibarren izan dute erdigunea; beste batzuetan, bertatik igaro zaizkigu inguruetan antolatutako konpetizioak.Arrateko gailurra txirrindularitzako izen mitikoekin lotzen dugun bezala, berdin-berdin lotu dezakegu lau gurpilen gainekoen izen gogoangarriekin. Sunsundegui, Vilariño, Zabaleta, Egozkue, Roca, Zanini, Fombona eta beste hainbat izan dira protagonista gure hiriaren historian eta garaipenetan.Otsailaren 11n ateak irekiko dituen erakusketak pilotuak, antolatzaileak eta babesleak omendu nahi ditu eta baita, nola ez, bost hamarkada hauetan hemen antolatu diren txapelketa desberdinetan parte hartu duten kirolari eibartarrak eta gaur egun ere motorren soinua itzali ez dadin borrokan jarraitzen dutenak ere. •  Escudería  Eibar 2017  taldearen eta Efrén Llanera,  Iñaki Narbaiza, y Txutxi Perez pilotuen  aurkezpena.• Aitor Montero pilotuarekin motoziklismo denboraldiaren aurkezpena .•  ENGIMEK enpresaren aurkezpena Rubén Moro ren eskutik.• Lehiaketako Automobilismo eta Motoziklismo  mundoari buruzko eta honek industria eibartarrarekin izan duen loturaren gaineko erakusketa  eibarresa.               •  Otsaila 11- martxoak 5 

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Udal museoa
  • Telefonoa: tel. 943 708446
    Fax. 943 708436
  • E-maila: museoa@eibar.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Bista Eder, 10 - 5º
    20600 Eibar - Eibar - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Armagintzaren Museoa (2010-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Az Itxita 16:00-20:00
Og Itxita 16:00-20:00
Or Itxita 16:00-20:00
La Itxita 16:00-20:00
Ig 10:00-13:00 Itxita
Jaiegunak Itxita 16:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: Ostegunero, ICOM-eko eta Betizuko baskideak, 7 urtetik beherakoak eta Eibarko derrigorrezko eskolatze okastetxeak.

Orokorra:3€

Murriztua:1,50€ ( 26 urtetik beherago ikasleak - erretiratuak eta langabetuak).

8 pertsona baino gehiagoko taldeak:2€/per

Bisita gidatuak ( 18 pertsona gehienez):18€ sarrera prezioari erantsi behar zaio

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Entzunezko gidak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.