Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-11-05 / 2017-03-05

Irango ameslari bat. Topic-en Zahra Sabriren txotxongiloak

Publikoa:

 

2016eko azaroaren 5etik 2017ko martxoaren 5era, ikusgai izango da Zahra Sabri irandarraren  'Yase Taman' izeneko txotxongilo erakusketa.

TOPIC-en, 2016. urtean egingo den aldi baterako bigarren erakusketa –2017ko martxora arte luzatuko da– txotxongiloen konpainia irandar bati, Yase Tamam-i, eskainita dago. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria,gidoilaria eta artista plastikoa.Zahrak ezagutzen du Tolosa lehendik ere, 2011n TOPIC-en izan baitzen The Earth and the Univers ikuskizunarekin. Obra haren magiak eta poesiak liluraturik utzi gintuen ikustera joan ginen guztiok. Hala ere, ez ginen gu bakarrik prendaturik geratu Zahraren magiarekin; Zahra bera ere txunditurik geratu zen TOPIC-arekin, eta Irango hari tradizionalez egindako txotxongiloset bat eman zion TOPIC-ari dohaintzan. Txotxongilo horiek TOPIC-en ikusi ahal izan dira Polichinelaren bideak erakusketan.Erakusketa horrek Iran zer herrialde ederra den erakutsi nahi du, hango txotxongiloen eta “Yase-e-Tamam” konpainiaren bidez (1990ean sortu zen). Txotxongilo-konpainia famatu horrek mundu osoan barrena bidaiatu du, eta sari eta arrakasta asko jaso ditu eman dituen ikuskizunekin –2009an, Pragako Nazioarteko Txotxongiloen Antzerki Jaialdiko 1. saria lortu zuen, esaterako, eta, orain dela gutxi, ohorezko aipamena egin diote Varsovian, Helduentzako Animazio Film eta Txotxongiloen Antzerkiko 10. edizioan, Count to One txotxongilo-ikuskizuna eszeneratzean erakutsi zuen sormenarengatik–.Zahrak ia hamazazpi urtez lan egin du zuzendari, eszenografo eta txotxongiloen fabrikatzaile eta disenatzaile moduan. Irango txotxongiloen ikuskizun tradizionalean –Kheimeh Shab Bazi izena du– agertzen diren titereak ikusi ahal izango dira erakusketan. Horko heroi printzipalak Mobarak izena du, eta, horrekin batera, beste sei ikuskizunetako txotxongiloak ere ikusteko moduan izango dira, denak ere Teheranen eskuz eginak: “Zortzi Memento”, zortzi ipuin labur, mundu osoko idazle ezezagunek idatziak; Tooti Par, “Loroa eta Merkataria”ren istorioa, Molana (Rumi) irandar poeta famatuarena; “Bernarda Albaren Etxea”, Federico García Lorcarena; “Lurra eta Unibertsoa, Molanarena hori ere –Tolosan obra hau antzeztu zen–; “Kontatu Bat arte” olerkiaren zati bat, Khayyam poeta irandar klasikoarena –XI. eta XII. mendeetan bizi izan zen–, eta “Ama Kuraia eta haren Umeak”, Zahrak zuzendutako azken ikuskizuna.

Erakusketako katalagoa

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (2017-09-16 / 2018-06-14)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-13:00 16:00-19:00
Az 10:00-13:00 16:00-19:00
Og 10:00-13:00 16:00-19:00
Or 10:00-13:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 15:00-19:00
Ig 10:00-14:00 15:00-19:00
Jaiegunak 10:00-14:00 15:00-19:00

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.