Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-10-07 / 2017-10-29

Haria galtzen

Publikoa:

 
Haria galtzen

Jantziaren Zentroak eta Artiola Artisautzaren Guneak elkarlanean zuntza, haria, protagonista den erakusketa zabalduko dute datorren larunbatean, urriak 7. “Haria galtzen – Perdiendo el hilo” oihalgintzan aritzen diren hamahiru artisauen talde-erakusketa da. Iaz taldean batu ziren ehungintza ogibideak eta zuntzaren erabilera aldarrikatzeko. Erakusketan zuntz ezberdinak erabilita sortutako arte lanak ikus daitezke: artilea, lihoa, zeta, zuntz metalikoak...Hori erabilitako materiala, teknikei dagokienez, irazki-hari baxua eta altua, irutea, ehoziria, brodatua eta tindaketa. Artisauek bi helburu lortu nahi dituzte erakusketarekin: bata, aintzinako teknikekin sortu daitezken lanak erakustea, eta bestea, zuntza hiru dimentsiotako arte lanak edota esperimentu berriak egiteko baliogarria dela agerian uztea. Oihalgintzarekin zer ikusia duten ogi bide ugari desagertzen ari da, bai Euskal Herrian, bai munduan. Egoera ikusita, iaz ehungintzan lan egiten duten hamahiru emakume, guztiak artisauak, taldean elkartu ziren haria ez galtzeko helburuarekin. Oihalgintza gisa hartzen diren sormen lan ugari ezagutarazi nahi dituzte. Eta hori guztia emakumearen ikuspuntutik. “Haria Galtzen” eko kideak emakume artisau-artista gisa definitzen dute euren burua. Emakumeen sorkuntza artearen munduan, soilik emakume izanagatik, zokoratuta egon da, eta gaur egun ere ikustezina dela diote. Horregatik guztiagatik euren helburua ehungintzan aritzen diren emakumeen artelana zabaltzea da. Talde-erakusketa udazkenean egin zen lehendabizikoz Donostian Cristina Enea Fundazioan, pasa den udan Ezkio-Itxasoko Igartubeiti baserrian egon dira, eta orain, Errenteriara datoz.  Urriaren 7-29 bitarte Karmen Esnaola, Idoia Ibañez, Mia Rissanen eta Olga Uriberen lanak ikus daitezke bertan. Erakusketarako sarrera doan da, eta Jantziaren Zentroaren behe solairuan kokatuta dago. Ordutegiari dagokioenz, larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00 eta igande eta jai egunetan 12:00-14:00 etara. Artisauen erakusketak bat egingo du Artiola Artisautzaren Guneak antolatutako Euskal Herriko 39 garren artisautza azokarekin, aurten lehendabizikoz udazkenean egingo da azoka berezia urriaren 20-21 eta 22 bitartean.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.