2018-01-13 / 2018-04-02
XVI.mendeko zorongoak
Publikoa:
Urtarrilaren 13tik otsailaren 25a bitarte Jantziaren Zentroak Ertarorako bidaia proposatzen digu. Sarrerako solairuan, zazpi astez erakusketa berezia doan ikusteko aukera eskaintzen digu Iraultza dantza taldeak. XVI garren mendeko emakumeen zorongo edo burukoen erakusketa da.
Guztira 16 zorongo daude ikusgai, horietako lau jantzi osoak dira: Errenteria, Donostia, Orreaga eta Bizkaiko XVI garren mendeko lau emakumeren jantziak. Gainerako hamabiak buru banatan jarri dituzte ikusgai: Bizkaiko zortzi buruko, Donibane Lohitzuneko bi, eta Getaria eta Mutrikuko bana.
Erakusketa zabalik egongo da larunbatetan goizeko 11.00-14:00 etara, eta 17:00 etatik 20:00 etara, eta igandetan 12:00 etatik 14:00 etara.
Oharra:Ikuslegoaren harrera ona dela eta, XVI.mendeko Zorongoen erakusketaren data muga, luzatzen dugu!!
