Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-05-05 / 2018-06-24

PATCHWORK Erakusketa

Publikoa:

 
PATCHWORK Erakusketa

Errenteriako Xenpelar tailerretako ikasleek egindako “patchwork” lanak ikusgai Jantziaren Zentroan.

 

Datorren larunbatetik, maiatzak 5, ekainaren amaiera bitarte Errenteriako Udal tailerretan “patchwork” teknika ikasten diharduten bost taldeetako emakumeen lanak ikusgai izango dira Kapitain-Etxeko behe solairuan.

 

Erakusketa bi zatitan banatzen da. Pareta batean lau ohe-estalki eta tapiz bat ikus daitezke. Guztiak azken bi ikasturteetan egindako joste-lanak dira, bost patchwork teknika dira, eta tailerretako talde bakoitzeko lan bana.

 

Aurrez aurre 2016-2017 ikasturtean jositako ipuina ikus daiteke. Ikasleek modu boluntarioan landutakoa da. Bakoitzak ipuinaren marrazki edo biñeta bat osatu du. Paulette Bourgeois idazlearen “Amonaren ohe-estalkia” izeneko ipuinaren egokitzapena da. Moldaketa Maria de Bernardo ilutratzaileak egin du, ipuinaren irudiak patchworkera moldatuta edo marrazki berriak sortuta.

 

Patchwork teknika kolore eta mota ezberdinetako oihalak bata bestearekin josteari deitzen zaio. Ez da bere jatorria ezagutzen, baina, jakin badakigu, aintzinako kultura ezberdinetan erabiltzen zela. Aurkitutako pieza zaharrena Egipton topatu zen Esi-mem-kev erreginaren hilobian zegoen oihal etxola da, Kristo aurreko 980 garren urtekoa.

 

Patchwork teknika mendeetan zehar Afrika iparraldean, Persian, Txinan eta Indian erabili zen eta Europan XI garren mendean arropa konpontzeko

 

adabaki teknika izatetik, dekorazio lan izatera pasa zen. Kolono europarrek Ameriketara eraman zuten, eta gaur egun joste teknika hau gehien bat Estatu Batuetan erabiltzen da.

 

Errenterian 2003 garren urteaz geroztik joste-teknika berezi hau ikasteko aukera dago. Gaur egun 65 ikaslek, guztiak ere emakumeak, ikasten dute. Gehientxuenak Errenteriakoak diren arren, Oarsoaldea, Irun eta Donostiako emakumeek ere parte hartzen dute. Orotara bost talde dira, horietako bik astean bina klase dituzte astelehen eta asteazkenetan 16:00-18.30 eta 18.30-21.00 etara, beste hirurak astean behin elkartzen dira asteartetan 15.30-18.00 etara eta 18.30-21:00 etara eta ostegunetan 15.30-18.00 etara.

 

Errenteriako patchwork tailerretan izena eman nahi izanez gero, 2018-2019 ikasturteko matrikulazioa irailaren 15 ean zabalduko da.

 

Jantziaren Zentroan kokatutako erakusketa doan ikus daiteke honako ordutegian: larunbatetan 11:00-14:00 etara eta 17:00-20.00 etara, eta igande eta jai egunetan 12:00-14:00 etara.

 

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.