TAG_Ttit_eu_VALUE
Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak
Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak
Anduetza Parketxea
Anduetza Parketxea Zegamako Anduetza baserrian kokatzen da. Aizkorriren magalean egonik, Aizkorri-Aratz parke naturalaren aberastasun natural, kultural eta paisajistikoaz gozatzeko leku paregabea.
Anduetza Parketxeak eskaintzen dizkizuen bisita edota ibilaldi gidatu hauen helburua Aizkorri-Aratz mendizerraren ondare naturala eta kulturalean murgiltzea da, eta bide batez Zegamako herriaren historia ezagutzea.
ANDUETZA PARKETXEA EZAGUTU
Anduetza Parketxeak Aizkorri-Aratz parke naturaleko natura aberastasuna erakusteaz gain, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren
arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala
ere erakusten du.
|
SAN ADRIAN IGAROBIDEA
San Adrian igarobidea garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen. Bertan egin diren hainbat indusketa arkeologikoetan, Erdi Aroan ez-ezik Historiaurre garaian ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute San Adrian, izan ere, duela 12.000 urteko (azken glaziazioaren amaiera) aztarna ugari topatu baita bertan (zeramika zatiak, hezurrak …). Ibilaldiaren ondoren Anduetza Parketxean dagoen “San Adrian, denboran zehar igarobidea” erakusketa ikusteko aukera izango da.
|
ZEGAMAKO PAISAIA KULTURALA
Zegamako herriak Aizkorriko mendizerraren panoramika bikaina eskaintzen du eta honetan oinarriturik gaurko paisai kulturala ezagutzera emango da. Paisai honetaz gozatzeko Murgizelai parkera igoko gara, ibilbidean zehar ere autoktonoa den bisoia ezagutuko dugularik. Paisai kulturala ulertzeko ezinbestekoa den Anduetza Parketxea ere bisitatuko da.
|
ORIA IBAIAN ZEHAR ERROMESEN BIDEARI JARRAITUZ
Gaur bere natur balioengatik babestuta dagoen Oria ibaiaren goi ibilgua, erdi aroan errege bidea izan zen. Errege erreginak, merkatariak eta zaldunak erabiltzen zuten bide berberetik joango gara Zegama eta Euskal Herriko historia ezagutzen. Nola ez, ingurune hau babestu izanaren arrazoiak bertatik bertara ikusiz gozatuko dugu ere.
|
Zegamako herria
Ezagutu ezazu Zegama: www.zegamaturismo.net
Murgil zaitez Aizkorpeko ibilbideetan
Murgil zaitez Aizkorpeko 6 ibilbideentan.
Hemen , Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko paisaia-, natura- eta etnografia-balioa azpimarratzen duten ibilbideak aurkezten dizkizugu.
Zegamako Udalak eta herritarrok, gure paisaia natural eta kulturalaren jasangarritasunaren aldeko apustu berezi bat eginez, hainbat ibilbide jarri ditugu gugana gerturatzen ditugunen eskura, eta horien irudiz eta adierazpenez jantzitako gaikako taulak jarri ditugu, gure inguruko paisaia interpretatzeko. Ziur gaude gure basoenbiodibertsitatea eta giza jarduerak mendeetan utzi digun aztarna aberatsa ezagutzea eta hedatzea abiapuntu ezin hobea dela paisaia kultural oparo hau hobeto kudeatzeko, haren zaintza zuzentzeko eta duen balioa aitortzeko.
Planoan, sei ibilbide proposatzen dira, eta oinarrian ageri dira haien profilak, distantzia eta gutxigorabeherako iraupenak. Bide bakoitzak kolore bat izango du, eta balizak egongo dira (behar bezala zenbakituta) bideak ezagutzeko. Iradokizun gisa, jakin dezazuen ibilbide luzeenetako batzuk egiteko mapan seinalatu diren hiru sarreretatik abia zaitezketela. Sarrera horietako bakoitzak, ibilgailua doan uzteko gune bat dago; hainbat ibilbide konbina daitezke, denak hasieratik bukaerara egin beharrik gabe.
Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, jo Zegamako Turismo bulegora.