TAG_Ttit_eu_VALUE
Ongi etorri BIDASOA-TXINGUDI eskualdera
Pirinioetako mendikatearen mendebaldeko muturrean dago Bidasoa-Txingudi badia, bi Estaturen artean, eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal probintziak elkartzen ditu. Hendaia, Hondarribia eta Irungo hiriak ditu inguruan, eta horiek, era berean, Larun, Jaizkibel eta Aiako Harria mendiak dituzte alboetan. Bidasoa ibaiak, urrundu ez baizik eta elkartu egin ditu hiru hiri horiek gizarte nahiz kultura mailetan.
Eremu berdingabea da Bidasoa-Txingudi, itsasoa, mendiak eta ibaiak elkartzen dira bertan, hiru kultura eta hiru hizkuntza daude aldi berean, euskal kultura eta euskara nahiz kultura eta hizkuntza frantsesa eta espainiarra, eta handia eta bikaina da turismo alorreko eskaintza.
Mugaz gaindiko eskualde babestu honek jakin izan du bere natur eta historia ondare handia zaintzen, erromatarren hondakinak eta Erdi Aroko aztarnak nahiz mende hasierako eta neo-euskal moldeko arkitektura ageri dira kaleen apaingarri.
Bidasoa-Txingudiko eskuliburua (PDF)
Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)
GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Bidasoa-Txingudiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.
"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Bidasoa-Txingudiko herriek XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Hondarribia, Irun eta Hendaia.
Bidasoa-Txingudi Flickr-en.