Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

TAG_Ttit_eu_VALUE

Ongi etorri TOLOSALDEA eskualdera

Alegia Albokaria eta trikitilaria Altzo (Tolosaldea) http://www.guregipuzkoa.net/photo/1004009?lang=eu& Tolosa  http://www.guregipuzkoa.net/photo/1015552?lang=eu

Tolosaldea eskualdea, 29 udalerriz osatua dago (Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Villabona-Amasa, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Bedaio, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil), Gipuzkoako ekialdean kokatua dago, eta mugakideak hauek: ekialdean Nafarroa, iparraldean Beterri edo Donostialdea, hegoaldean Goierri eta mendebaldean Urola Kosta. Oria ibaiak zeharkatzen du eskualdearen zatirik handiena.

Gipuzkoaren bihotzean kokatzen da eta Donostiara iristeko hamabost minutu besterik ez dira behar. Aralarreko Parke Naturalaren eta Enioko mendigunearen artean kokatua, egoera estrategiko ezin hobea eta komunikazio sare bikaina du Tolosaldeak.

Baserri giroko herri txikiekin gozatzeko aukera alde batetik, eta Tolosaren maila duen hiriburu batek eskaintzen dituen zerbitzu, merkataritza gune eta kultur jarduerak ezagutzeko aukera bestetik. Hori guztia primeran bateratzen da Tolosaldean.

Tolosaldeako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Tolosaldeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Tolosaldeko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Alegia, Villabona, Amezketa, Berastegi, Leaburu, eta Tolosa.

Tolosaldea Flickr-en.

 

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Pribatua
  • Telefonoa: 943 69 74 13 (Erreserbak) 943 67 07 27 (Denda) 616 79 18 55 (Jose Maria Gorrotxategi)
  • E-maila: xaxueta@gorrotxategi.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Letxuga kalea, 3 20400 - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Prezioa: 4€/ helduak, 2€/ 10 urtetik beherakoak, 4 urtetik beherakoak doain

*20 pertsonatik gorako taldeentzat prezio berezia

3€/ helduak, 1,5€/ 10 urtetik beherakoak, 4 urtetik beherakoak doain

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.