Inguruko argibide turistikoa

Tolosaldea eskualdea, 29 udalerriz osatua dago (Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Villabona-Amasa, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Bedaio, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil), Gipuzkoako ekialdean kokatua dago, eta mugakideak hauek: ekialdean Nafarroa, iparraldean Beterri edo Donostialdea, hegoaldean Goierri eta mendebaldean Urola Kosta. Oria ibaiak zeharkatzen du eskualdearen zatirik handiena.
Gipuzkoaren bihotzean kokatzen da eta Donostiara iristeko hamabost minutu besterik ez dira behar. Aralarreko Parke Naturalaren eta Enioko mendigunearen artean kokatua, egoera estrategiko ezin hobea eta komunikazio sare bikaina du Tolosaldeak.
Baserri giroko herri txikiekin gozatzeko aukera alde batetik, eta Tolosaren maila duen hiriburu batek eskaintzen dituen zerbitzu, merkataritza gune eta kultur jarduerak ezagutzeko aukera bestetik. Hori guztia primeran bateratzen da Tolosaldean.
Tolosaldeako eskuliburua (PDF)
Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)
GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Tolosaldeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.
"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Tolosaldeko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Alegia, Villabona, Amezketa, Berastegi, Leaburu, eta Tolosa.
Tolosaldea Flickr-en.