Jantziaren Zentroak 2017 urteko apirilaren lehenean zabaldu zituen ateak, Errenterian, Gipuzkoa. XVIII garren mendeko etxe batean, “Kapitain-etxean” kokatua, Errenteriako Udalaren babespean jaiotako ekimena da.
Iraulza dantza taldeak kudeatuta, helburu bikoitza du. Batetik, gure arbasoek erabiltzen zituzten jantziak batzea, eta kontserbatzea, bestetik, horiek herritarrei erakutsita aurreko belaunaldien ohiturak, bizi-modua, eta jantzien esanahia azaltzea. Horretarako, erakusketa finkoak, bisita gidatuak, tailerrak eta hitzaldiak antolatzeaz gain, informazioa eskaintzen da.
Jantziaren Zentroak XVIII-XX mendeen arteko bidaia egiteko proposamena egiten du.Eraikinak hiru solairu ditu. Horietako bitan jatorrizko jantzien erakusketa ikusteko aukera dago. “Herri Jantziak” izenekoan, Euskal Herriko arropa, baserritar jantziaren oinarria, “Jantzien bilakaera” deiturikoan XVIII-XX mendeen arteko nazioarteko zein bertako jantziak, hiru mendeetan izaniko aldaketak. Atariko solairuan, ehungintzarekin zer ikusia duten behin behineko erakusketak eskaintzen dira.
Iraultza dantza taldeak bi hamarkadatan ia mila pieza batu ditu, Jantziren Zentroak zortzi hilabetero erakusketa finkoa aldatuko du horiek guztiak erakusteko. Ikuslearen parte hartzea sustatzeko, bisitaren amaieran, XVIII eta XIX garren mendeetako hainbat jantziren kopiak janzteko gonbidapena egiten zaio ikusleari.