Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Izaera handiko margolaria

Menchu Gal (Irun, 1918ko urtarrilak 7 - Irun, 2008ko martxoak 12) XX. mendeko Espainiako margolari nagusietako bat izan zen. Paisaia eta erretratoaren generoekin lortu zuen ospe handiena, eta haietan garatu zuen muturreko koloreekiko berezko erakargarritasun hori.

Menchu Galek Irunen, jaioterrian, ekin zion plastikaren hastapenari, eta bertan, Gaspar Montes Iturrioz margolariaren dizipulua izan zen. Gero, Parisa joan zen, ikasketak zabaltzera, eta gerora, Madrilen bizi izan zen San Fernando Arte Ederretako Akademiako klaseetara joateko. Han, Arteta eta Vazquez Diaz maisuengandik ikasi zuen, baina 1936ko Gerra Zibilak behartuta, berriz Frantziara atzerriratu zen.

Berrogeiko urteen hasieran, Espainiako hiriburura itzuli zen, eta La Escuela de Madrid izeneko hartan parte hartu zuen. Orduz gero, Mantxako eta jaio zen eskualdeko paisaiak izan ziren bere nortasun-ezaugarri, eta gerraondoko artista handietako bat bezala sendotu zen. Ekoiztu zituen, era berean, erretratuak eta bodegoiak, eta haiekin, erakusketa ugari egin zituen mundu osoko Arte museoetan eta zentroetan: Gulbenkian Fundazioan, 1971n; Conde Duque Kultur Zentroan, 1990ean, eta Villa de Madrid Kultur Zentroan. Veneziako Bienalean ere hiru aldiz parte hartu zuen. Pinturaren Lehen Sari Nazionala jaso zuen lehenengo emakumea izan zen; 1959an jaso zuen, "Un paisaje de Arráyoz" obrarekin. Aitorpen artistiko hori mugarria izan zen bere arte-ibilbide distiratsuan.

Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen 2005ean, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren eskutik, eta 2006an, Irungo Hiriaren urrezko domina, Jose Antonio Santano alkatearen eskutik. Irunekin etengabean izan zuen lotura; Irunekin eta bertako jendearekin eta ohiturekin, eta bertan eman zituen bere azken urteak.

Bere obrak bildumetan daude erakusgai, hala nola, Bilboko Arte Ederretako Museoan eta Madrileko Reina Sofia Museoan.

 

Menchu Gal, pasioaren grina. Bodegoi kubista

Inguruko argibide turistikoa

Bidasoaldeko margolarien Menchu Gal Museoa

Erlazionatutako ibilbideak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: IRUNGO UDALA
  • Telefonoa: 943 50 51 52
    943 50 54 30
    www.irun.org
  • E-maila: jormazabal.cultura@irun.org
  • Helbidea: Antiguo Hospital de Sancho de Urdanibia. Entrada por la Calle Vega de Eguzkitza
    20305 Irun
    - Irun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

MENCHU GAL MUSEOA (2013-01-10 / 2017-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Or Itxita 18:00-21:00
La Itxita 18:00-21:00
Ig 11:30-13:30 Itxita

SARREREN PREZIOA

Doan.

 

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.