Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Gaur egun Ingurugiro Etxea museoa izenarekin ezagutzen dugun eraikuntza hasiera batean Umeentzako Museoa izan zen. Umeentzako museoa 1986an Azpeitiko udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraio Sailaren artean sinatutako hitzarmenari esker sortu zen, 1987ko ekainaren 5ean inauguratu zuten. Museoaren helburu nagusia bisitariek ingurumena babesteko ezagupenak, interesa, eta beharrezko sentsibilitatea lortzea izan zen.

Umeentzako Museoa erabat aldatu zen 1998-1999 urteen artean, bai eduki aldetik, bai ikuspegi aldetik ere. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, erronka honetaz jabetuta, Azpeitiko Udalarekin lankidetzan, museoaren historiako garai berri bati ekin zion, Ingurugiro Etxea museoa sortuz, ingurumen ikuspegi berrietara egokituz, eta horrela, euskaldunei orokorrean eta bereziki eskoletako neska-mutilei ingurumena ezagutu eta honen arazoez jabetzen lagunduko zien espazio bat sortuz.

Bederatzi urteko ibilbidea egin ondoren edukien eta erakusketako elementuen aldaketaren beharra nabaritu zen, zaharkituta gelditu zirelako, eta era berean, Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategiarako 2002-2020 helburuetara egokitzeko premia ere nabaritu zelako. Horregatik guztiagatik 2007ko urte bukaeran museoaren azken birmoldatze-lanak egin ziren.

  • Garapen iraunkorra
  • Hondakinak
  • Hiri ekosistema
  • Energia eta mugikortasuna
  • Zarata
  • Ura
  • Atmosfera
  • Biodibertsitatea
  • Animaliak eta landareak
  • Munduko eta Euskadiko ingurumenaren interpretazioa
  • Uraren ziklo integrala
  • Igarako Errota
  • Kontsumo Iraunkorraren gela
Ingurugiro Etxea Museoa Ingurugiro Etxea Museoko jarduerak

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri UROLA ERDIA eskualdera

Urola Erdia Gipuzkoako erdialdean dagoen eskualdea da. Gaur egun ia 30.000 biztanle biltzen ditu, Azpeitia (herri nagusia), Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizamako udalerriek osatzen dute eskualdea. Azpeitia eta Azkoitia, Loiolako Santutegia, Euskal Trenbidearen Museoa, Zestoako bainuetxea...bezalako guneek sorpresaz betetzen dute Urola ibaiak zehartzen duen eskualdea.

Ezagutu ezazu Urola Erdia. Euskadiren bihotzean dagoen lurralde honetan euskal nortasunaren muinera eramango zaitugu aparteko esperientzien bidez. Urolara etor zaitezen proposamen batzuk ditugu. Horiei esker hemengo ondare historiko-monumental aberatsa, natur ingurunea, euskara eta bertako kultura ezagutuko dituzu eta biztanleen abegikortasunaz gozatu.

Urola Erdira etorriz gero ezin bertako bide berdeak ezagutu gabe utzi: Izarraitz, Errezilgo harana...

Esperientzia berdingabea izango da Euskal Herriaren kutsua duen eskualde bat ezagutu nahi dutenentzat, aldi berean denek ongi pasatzeko eskaintzak ere ezagutuko dituzte. Parte hartu esperientzia berdingabe honetan eta bizi Urola.

Urola Erdiko eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Erdiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Erdiko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizama.

Urola Erdia Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eusko Jaurlaritza
  • Telefonoa: 943 812 448
  • E-maila: museo@ingurugiroetxea.org
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Loiola auzoa, 1 20730 - Azpeitia - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ingurugiro Etxea Museoaren ordutegia (2010-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 10:00-13:00 15:00-17:30
Ar 10:00-13:00 15:00-17:30
Az 10:00-13:00 15:00-17:30
Og 10:00-13:00 15:00-17:30
Or 10:00-13:00 15:00-17:30
La 10:00-13:30 15:30-17:30
Ig 10:00-13:30 Itxita
Jaiegunak Itxita Itxita

SARREREN PREZIOA

Doan.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Jatetxea
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.