Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Jauregi bihurtu baino lehen, dorrea izan zen Igartza. Beraz, Erdi Aroan betetzen zuen zereginak nolabaiteko kutsu militarra zuen. Gure aurrekoek balio estrategiko handiko gunetzat jotzen zuten Igartza. Toki horri buruz topatu dugun agiririk zaharrenak, 1340koa, Gipuzkoan zehar orientabidetzat erabiltzen duen gakoa, Igartzako zubia da, esate baterako.

Hori dela eta, Ahaide Nagusien gerrateen garaian Igartzak hartzen duen garrantziak, ez gaitu harritu behar. Azken finean, horrelako egoera larrietan garrantzitsua izateko eraikia izan zen eta.

XV. mendearen hasieran (1420. urteaz geroztik edo), Igartzan bizi izandako borroka-adibide ederra dugu. Lazkaoko Jaunaren alboan topatzen dugu beti gure Igartza. Alabaina, Lope Gartzia Loiolako eta Joan Lopez Igartzako, Lazkaotarren Nagusi zen Joan Lopez Lazkaokoren buruzagitza zalantzan jartzen ausartu ziren. Joan Lopezen erantzuna berehalakoa izan zen: denen etsai zen Ladron Baldakorekin bat eginez, Loiolako etxea inguratu eta bonbardez eraso zion!. Bonbardak -- ala lonbardak- harritzarrak jaurtitzen zituzten aho zabaleko kanoiak dira. Dena den, kanoikada horiek ez zioten kalte gehiegi egin Loiolako horma sendoari. Orduan, erasoa Igartzaren aurka zuzendu zuten.

Orduko kronikagileen arabera, Igartzako hormek ez zioten erasoari eutsi, eta egun hartan hildako asko suertatu ziren.

Hori gutxi bailitzan, 1456an Gaztelako erregeak, Enrike IV.ak, dorretxeek zituzten gerrarako osagai guztiak birrintzea agindu zuen. Dorretxeak guztiz eraldatu eta berreraiki behar izan ziren. Ahaide Nagusien garaiarenak egin zuenaren seinale.

Orduko Igartzako Jaunak, Martin Perez Altzagakok, ez zuen gogo onez onartu suntsiketa hura. Hori zela eta, Gaztelako Koroarekiko harremanak eten eta Nafarroako erregearen babespean bere burua jarrita, hainbat urtez, Gaztelaren aurka aritu zen.

Halere, 1475. urtean, atzerako bidea egin zuen eta Gaztelako Erregearekin bakeak eginda, Igartzako multzoa berriro martxan jarri zuen.

Igartzak bizimodu berritu bati aurre egin behar izan zion. Horregatik, Igartzako Jaun-Andereek, gotorlekua berriztatu beharrean, XVI. mendeko jauregi bat eraiki zuten, egun ikusten dugun jauregi berbera hain zuzen.

 

Igartza Jauregia. Beasain Igartza Jauregia. Xabier Eskisabelen argazkia Igartza Jauregiko errota.

Inguruko argibide turistikoa

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

 

Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideak

Goierriko Mapa Turistikoa

Ongi etorri GOIERRIKO eskualdera

Goierriko eskualdea, 18 udalerriz osatua (Altzaga, Ataun, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Mutiloa, Ordizia, Segura, Zegama, Arama, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Ormaiztegi, Zaldibia eta Zerain), Euskadiko bihotzean kokatzen da, Gipuzkoa hegoekialdean, Araba eta Nafarroarekin muga eginaz.

Trikuharrien artetik paseatu, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletan ibili, perretxikoak bildu, baserri bat bertatik bertara ezagutu, euskaraz hitz egiten entzun, Idiazabal gazta dastatu eta familia-upategi batean sagardoa dastatu, mendi-bizikletaz ibili edo zaldian ibili... Goierriko eskualdeak atsegin handiz eskaintzen dizkizun aukera paregabeen artetik batzuk dira.

Goierrin ere, historiaz eta arteari buruz zerbait ikas dezakegu; giza aztarnik zaharrenak mendialdean aurkitu dira: bai Aralarren, bai Aizkorrin, milaka urte dituzten tumulo eta menhirrak ikus ditzakegu.

Goierriko eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Goierriko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Goierriko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Zerain, Zegama, Ataun, Ordizia, Beasain, Idiazabal, Ormaiztegi eta Segura.

Goierri Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Beasaingo Udala
  • Telefonoa: 605 771 881
  • E-maila: aldabe@aldabe.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Peategi s/n 20200
    - Beasain - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Igartza Monumentu Multzora bisita gidatua:

  • Jauregia (XVI)
  • Egurrezko presa (XVI)
  • Errota hidraulikoa
  • Burdinola eta labearen aztarnak
  • Belengo ermita

Prezioa pertsonako: 4€

Taldeein zuzendutako prezioa: 3€

Bisita gidatu antzeztua: 3€

Talo tailerra: 3€

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.