Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Makina erreminta industri iraultzaren sorreran dago, izan ere, neurri handi batean serieko produkzioa ahalbideratzeaz gain, zehaztasun handiz pieza konplexuak eta beti berdinak egiten dituelako. Gaur egun ezagutzen den moduan, industri produkzioa ulertezina da makina erremintaren ekarpenik gabe. Makina-erremintak sektore guztietan dago: aeronautika, oihalgintza, automozioa, energia, eta abar.

| IMH orri nagusi-ra joan

Makina-Erremintaren Museoak olagizonak, forjariak eta Elgoibarko egileak omendu nahi ditu, horiek erein eta hazi zutelako burdinaren industria. Lehen bezala, orain ere, gure herriaren lan jardueraren zaitirik handiena hartu eta denok onartzen diogun maila gorena lortu dituelako burdinaren industriak.

Eraikuntzan "1900 tailer mekanizatua", "Errementeria" eta erakusketa-gela eta dibulgazio-gela nabarmentzen dira. Industriaren eboluzio teknologikoa erapedagokgikoan eta dibulgatzailean azaltzen da.

Bertan dauden makinak mugimenduan izanik, modu bakarrean aurkezten dira, fabrikazio prozesuak, deskribapen teknikoak eta mekanizazio adibide praktikoak. Gainera, belaunaldi gazteeri fabrikazio mekanikoan erabilitako prozesuen jatorri eta eboluzioa modu didaktikoan erakusteko ere balio du.

 

ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA ETENGABEKO ERALDAKETABATEN HISTORIA KATAIAK

Inguruko argibide turistikoa

Burdinoletatik makina - erremintara   (Elgoibarko Kultur Etxean – Altzola Dorretxea)Ongietorri DEBABARRENA eskualdera

Debabarrenako eskualdea 8 udalerriz osatua dago: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze. Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoaren artean geografikoki kokapen pribilegiatua duen bailara da Debabarrena. Euskal Herriko hiru hiruburuarekin distantzia bera izanik, euskal geografiaren aurkikuntzarako abiapuntu ezinhobea da.. Errepide edo trenbide garraiobideak aukera paregabeak dira bailaran zehar edo eta bailaratik kanpo mugitzeko.

Garraio publiko eraginkor batek bailara osatzen duten herriak lotzeaz gain nekazal auzoetan barneratzeko aukera eskeintzen dizkizu. Norberaren oporraldi eta aisialdia era atseginez gozatzeko Debabarrenak Nekazalturismoko eskeintza zabala eskeintzen dizu.

Debabarreneko Mapa Turistikoa (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Debabarrenako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Debabarrenako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.

Debabarrena Flickr-en.

ELGOIBARKO EMAKUMEAK ETA INDUSTRIAElgoibar

Elgoibar, bereziki, herri industrial bat da, eta bere produktu nagusia Makina Erremintaren fabrikazioa da. Honetaz gain, armen eta eskopeten eskuzko fabrikazioko insustriek ere bizirik diraute, inguru honetako armagintza tradizionalaren jarraipen gisa.
Bestalde, Elgoibarko herria, ibilaldi interesgarriak oso emateko aukera eskeintzen diguten mendi eder ugariz dago inguraturik. Karakate eta Hirukutzeta mendien arten, adibidez, Aita Barandiaren-ek izendaturiko " Trikuharrien bidea " aurkitzen da. Ibilaldi honetan aztarnategi garrantzitsuak daude, trikuharri eta tumuiluak nabarmenduz.

Herri bizitzako gune garrantzitsu bat, eleizak udaletxeak, pareko arkupeetako etxebizitxzek eta ibai aldera dagoen frontoiak osatzen duten barroko erako plaza eder bat da.

Hirigunetik kanpora, Alzolako auzoan, Alzolako Bainu-etxea dago, XIX. mendean ospea lortu zuena bertako ur bero eta gaziak gernu-bideetako gaixotasunei aurre egiteko apartak zirela-eta. Alzolako auzoan Andonaegi Jauregi handientsuaren aurriak ere aurkitzen ditugu.Zabale-Dorre Baserria herriko kanpoaldean dago, San Antolin auzoan, eta bertatik bailaratxoa ikus daiteke. Dorre-etxe honek jatorrizko zati asko dauzka: arku puntuduneko portadak, leihate bikiak, apuntatuak, gezileihoak, modiloiak eta gainerakoak.
Honen inguruan "Apraiz Bekoa" baserria dago, bere ur-errotarekin guztiz baliotsua den ondare historikoa delarik.

Informazio turistiko orokorra eskuratzeko webgune hauetara zuzendu zaitezke. Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.



Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Erreminta Makinaren Museo Fundazioa
  • Telefonoa: 943 74 84 56
  • E-maila: museoa@museoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Azkue auzoa,1 20870 - Elgoibar - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: €2

Doako Sarrera: 12 urte baino gutxiago dituen umeak, pertsona nagusi batekin eta museoko lagunentzat.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Informazio puntua
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Salmenta makinak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.