Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

1986. urtearen bueltan, Udaletxean bertan zegoen lokal batean, Eskoriatzako Museo Eskola sortu zen Luis Ezeiza Herri Eskolan historia arloa lantzeko proiektu osagarri bezala. Beranduago, Udalak Ibarraundi jauregia erosi zuen eta 2005. urtean, ordura arte Eskoriatzako Museo Eskola izandakoa Ibarraundi museoa izatera pasatu zen.Ibarraundi jauregia XV. mende erdialdekoa dela uste da, Erdi Aro bukaerakoa, Galartza familiarena. Garai hartan jauregi edo dorretxe izan bazen ere, XVIII. mendetik XXI. mendera baserri moduan erabili zen.Gaur egun, Eskoriatzako ondare historiko eta etnografikoa babestu, ikertu eta hedatzeaz gain, bertako eta Leintz bailarako kulturaren adierazpen eta azterketa gunea izan nahi du museoak.

Erakusketa iraunkorra

Zubiate labea: Ibarraundi museoaren gune berria

Programa didaktikoa

Eskoriatza iruditan

Eskoriatzako euskara eta ahozko ondarea

EKITALDIAK/ ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK

Ibarraundi jauregia

2010-06-28 / 2020-12-31

Zubiateko labea1XX mende hasieran ontziak kalean eguzkitan lehortzen ikustea ohikoa zen gure herri askotan baina erabilera eta ohitura berriek antzinako lanbide...

2009-04-17 / 2020-12-31

Axtrokiko ontziakErakusketa historia eta etnografiako erakusketa iraunkorra dago eta aldi baterako erakusketak antolatzen dira Leintz Aretoa Areto honetan Leintz...

Inguruko argibide turistikoa

Zer ikusi

Historia laburra

Eskoriatzako udalerriak 40,41 km2-ko azalera du eta 4.080 biztanle. Eskoriatzari buruzko lehen aipamen idatzia XII. mendekoa da eta bertan Atxorrotzeko gaztelua aipatzen da, orduko Leintz Bailararen ia eremu osoa zaintzen zuen gotorlekua. Baina Gatzagan hasi eta Arrasateraino hedatzen zen eremu horren lurralde antolaketan aldaketak gertatu ziren hurrengo mendeetan, Arrasate (1260an) eta Gatzaga (1331n) bailaratik banandu baitziren eta Valle de Leniz izenarekin Aretxabaletak, Eskoriatzak eta beren elizateek bakarrik jarraitu baitzuten.

1497an Leintz Bailara Gipuzkoako Ermandadean sartu zen eta 1630ean bailara bi herritan banatu: Aretxabaleta, zortzi elizaterekin, eta Eskoriatza, honako zazpi hauekin: Apotzaga, Bolibar, Gellao, Marin, Mazmela, Mendiola eta Zarimutz.

Eskoriatzan badago zer ikusi

Eskoriatzak badu zer eskaini gure herria ezagutu guran hurbiltzen den bisitariari. Izan ere, herri gunean bertan ikusi daitezkeen zenbait eraikuntza interesgarriez gain, baditugu inguruetan antzinako aztarna garrantzitsuak ere (Asuntzetako tumuluak, Mugarriluzeko iruinarria, ...). Horri guztiari inguruko paraje eta auzoen edertasuna gehituz gero, ezin ukatu bisitatzea merezi duen herria dela Eskoriatza.

Errosario Santuko Ospitala (HUHEZI fakultatea)

XVII. mendearen hasieran eraikia, probintzia eremuko monumentu historiko-artistiko izendatuta dago. 1912tik oraintsu arte San Viatorko fraileen esku egon da, eta 1998an Mondragon Unibertsitateak erosi zuen bere Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bertan kokatzeko.

San Pedro eliza

XVIII. mendearen bukaeran eraiki zen Mexikotik bidalitako diruarekin. Barroko estilokoa da eta aipatzekoak ditu dorrea eta korupean dagoen Kristoren eskultura. 1991n berriztatu egin zen.

Zalbidegoitia palazioa (Kultur Etxea)

Pedro Zalbidegoitiak aginduta eraiki zen (parrokia eraikitzeko dirua ere berak eman zuen). XVIII. mendekoa da eta Amerikako merkataritzarekin irabazitako diruarekin Gipuzkoan egin ziren jauretxeen tradizioan sartzen da. Berriztatu ondoren udal zerbitzuetarako erabiltzen da.

Gastañadui edo Ganuza etxea (Arizmendi ikastola)

San Pedro elizaren aurrean kokatuta dagoen etxe honi buruzko aipamen zaharrenak XVI. mendeko idatzietan agertzen dira. 1730. urtean Francisco de Gastañadui jaunak, Filipinasko Casamarca probintziako kapitain jeneralak, erosi zuen.

Udaletxea

Gaur egungo udaletxea XIX. mendekoa da. Harlanduz egindako eraikuntza xumea da eta aurreko aldea hiru arkurekin osaturik dago. Bere ondoan, Hidalga kalearen 4an, dagoen eraikina izan zen honen aurreko udaletxea.

Jose Aranaren panteoia

Udal hilerria garai bateko parrokia zaharra zegoen lekuan dago. Bertan Mariano Benlliure eskulturgile ezagunak Jose Arana eskoriatzarrari egindako eskultura multzoa nabarmentzen da. Gogoratu behar da mezenas horri esker Eskoriatzan ur-ekarria, eskola eta ospitala egin zirela; Donostian, berriz, Aste Nagusia sortu zuen besteak beste.

Zubiateko labea

XIX. mendeko labe hau Kultur Intereseko ondasuntzat sailkatua du Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Elkartean gaur egunera arte iritsi den bakarrenetakoa da, Gipuzkoan gorde den bakarra. Labearen inguruan eta barruan aurkitutako zeramika zatiak aztertu ostean, ondoriozta daiteke erabilera arrunteko zeramika ekoizten zela bertan: katiluak, platerak ...

Elizateak

Apotzaga Eskoriatzako hirigunetik 2,5 km-ra dago.

Ikustekoak

  • San Miguel parrokia, aztarna arkitektoniko erromaniko eta gotikoduna.
  • Hilerria: Hilerri zirkular interesgarria, EAEko monumentu konjuntua deklaratua.
  • San Bernabe ermita.
  • Interes handiko baserri multzoa.

Aukerak

  • Haurrentzako jolasgunea.
  • Ibilaldi interesgarria Aretxabaletako Apotzaga-Etxebarri auzoko ermita ederreraino.
  • Ibilaldiak, oinez zein kotxez, ondoko Gellao elizateraino.
  • Aizkorri, Anboto eta Udalatxen bista ederrak.
  • Taberna - jatetxea. San Migel Tel: 943 71 48 71

Bolibar Bolibarko elizatea Eskoriatzako hirigunetik 3 km ingurura dago, eta 2 nukleo nagusi ditu: Bolibar bera eta Eraña auzoa.

Ikustekoak

  • Axtroki ingurua: Eremu honetan Kristo aurreko VII-VIII. mendeetako urrezko bi ontzi aurkitu ziren (Eskoriatzako Ibarraundi museoan horien erreplika dago).
  • San Miguel parrokia: XVIII. mendeko egurrezko bobeda eta leiho erromanikoa. Hortik gertu, garbilekua.
  • Eraña auzoa: San Andres ermita eta erdi aroko sarkofagoak. Ur sulfuro-kaltzikodun iturria.
  • Zaraia mendikatea (Kurtzebarri): Brontze aroko 7 tumulu, zutarri bat eta hainbat kobazulo daude bertan.
  • Atxorrotz: Gurutze Santuaren ermita eta XII. mendeko gazteluaren aztarnak.

Jarduerak

Gellao Gellao elizateraino Aretxabaletatik joan gaitezke kotxez (5 km) edo Apotzaga elizatetik bide eta bidesketan zehar oinez.

Ikustekoak

  • Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia, ate erromaniko interesgarria duena.
  • Paduako San Antonio ermita (1653)

Aukerak

  • Inguruan ibilaldi interesgarriak egin daitezke, batez ere Galartza dorretxeraino.

Marin Elizate hau Eskoriatzako hirigunetik 6 km ingurura dago, Leintz-Gatzagara doan errepidetik gertu.

Ikustekoak

  • Santa Maria Magdalena parrokia (erretaula barrokoa).
  • Santa Luzia ermita.
  • Estilo neoklasikoko hilerri interesgarria.
  • Hainbat baserri: Horien artetik Isasi nabarmentzen da beheko sua sukalde erdian edukitzeagatik, Erdi Arotik estilo horretan Gipuzkoan gorde den bakarra.

Aukerak

  • Bizikleta ibilbideak.
  • Mendi ibilbideak.
  • Bidebeti-bekoa baserrian, bertan eginiko ogia.
  • Ur sendagarri iturriak.

Mazmela Eskoriatzako hirigunetik 3 km-ra dago. Bertara, Leintz Gatzagarako errepidetik iritsiko gara.

Ikustekoak

  • Andre Mariaren Zeruratzearen eliza (1598).
  • San Bartolome ermita: Eremu eder batean dago, haritz eta artez inguratuta.
  • Erdi aroko sarkofagoa, ermitatik gertu (bitxia bada ere, gaur egun abereentzako aska gisa erabiltzen da).
  • Gaztainadi auzoa: Santa Kolomba eliza.
  • Errota, Errota baserrian.

Aukerak

Mendiola Mendiola elizateraino Aretxabaletatik joan gaitezke kotxez (5 km), edo Bolibarko Lete auzotik bide eta bidesketan zehar oinez.

  • Ikustekoak
  • San Joan Bataiatzailearen parrokia (harri polikromatuzko sagrarioa eta eskuak garbitzeko ontzia, sakristian).
  • San Joan Txiki ermita (San Joan Ante Portam Latinam), 600 m-ko altueran, Peñakulotik gertu.
  • Urkulu eta Apotzagaren bista ederrak.

Aukerak

  • Mendi bizikleta ibilbideak.
  • Mendi ibilbideak.
  • Ardi-gazta (Uriaga baserrian, Peñakulon).
  • Areano, nekazal turismoa, museo etnografikoduna.
  • Karobira eta garbileku txikira bisitak.
  • Taberna - jatetxea: Uxarte Tel.: 943 71 43 45

Zarimutz Eskoriatzako hirigunetik 5 km ingurura dago, gain batean. Bertara iristeko Eskoriatza-Gatzaga errepideko irteera bat hartu behar da.

Ikustekoak

  • San Pedro parrokia, erdi aroko aztarnak dituen eliza zaharra, XVIII. mendean berriztatua.
  • Hainbat baserri interesgarri. Uruburu etxea.
  • Marulanda auzoan (Leintz-Gatzagarako errepidean bertan) San Andres Korsino ermita dago (aipamen idatziak XVI. mendeko dokumentuetan)

Aukerak

Ibilaldiak

Natura

Aizkorri-Aratz Parke Naturala

Apirilak 4ko 76/2006 Dekretuaren bidez Aizkorri-Aratz aldea Parke Naturala izendatu da.

Aizkorri-Aratz aldea Gipuzkoa eta Arabako lurralde historikoen arteko mugan dago, eta bi lurralde historikoak banatzen dituen mendi-kordala hartzen du, gutxi gorabehera Arlaban eta Otzaurte portuen arteko eremua. Geografiak Zaraia, Elgea, Urkilla, Aizkorri eta Altzania mendilerroak hartzen ditu alde horretan, non nabarmentzekoak diren Aitxuri (1.551 m-ko altitudea) eta Aratz (1.442 m-koa) tontorrak. Kantauri-Mediterraneoko uren banalerroa ere mendilerro horretan da.

Administrazioaren aldetik, berriz, alde hori lau arabar udalerrik (Asparrena, Zalduondo, Donemiliaga eta Barrundia) eta zazpi gipuzkoarrek (Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Legazpi, Zerain eta Zegama) osatzen dute, baita Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorraren lursailek ere. Geomorfologiaren aldetik, ostera, Aizkorri-Aratz aldeak erliebe malkartsua du, izan ere, haran sakon eta tontorren artean 1.000 m inguruko kota-aldea dago; ekialdean Aizkorri, Aratz eta Egino bezalako kareharrizko fronteak gailentzen dira, baita Elgea eta Urkilla bezalako silize-harriak ere. Badira interes handiko beste elementu geomorfologiko batzuk, hala nola, sakonudeneak, aldapak, arroilak, dolinak eta arro karstikoak. Deba, Urola eta Oria ibaiek ura Kantauri itsasora isurtzen dute; Mediterraneora, berriz, Arakilek eta Barrundiak.

Kontuan izan behar da, baina, lurrazaleko ibilguen uremaria lurrazpiko akuiferoen sistemen garatzeak baldintzatuko duela. Jatorrizko basoen zati handi batek bere horretan dirau; batez ere, pagadi kaltzikolaz eta azidofiloz eta ameztiz osatutakoak. Alde horren % 40aren erdia gutxi gorabehera horrelakoez beteta dago. Merezi du aipatzea haritz kandugabeko hainbat gune ere badaudela. Baina, gizakiak esku hartu du, eta horren ondorioz, landaredi potentziala aldatu egin da; baso-andaketak eta landazabal atlantiarrak ugari dira, batez ere Gipuzkoan. Gainera, interes komunitarioko 22 habitat-mota identifikatu dira. Halaber nabarmen daitezke, harrapakari, pizido, kiroptero, basoko haragijale, mikrougaztun eta ornogabe saproxilikoen populazioak; horietarik gehienak arriskuan dira eta ondo zaindutako EAEko baso handietan baino ez daude. Horiek horrela, inguru horrek ondorengo populazio hauek zaintzeari egin dion ekarpena garrantzi-garrantzisua da: okil beltza (Dryocopus martius), miru gorria (Milvus milvus), sai zuria (Neophron percnopterus), lepahoria (Martes martes), elur-lursagua (Chyonomys nivalis), ferra-saguzar handia (Rhinolophus ferrumequinum) eta Osmoderma eremita, besteak beste.

Zerbitzuen gida

  • TURISMO BULEGOA Zubiateko labea Gaztañadui, 27 943715453/ ibarraundi@eskoriatza.eus

  • OSTATUAK

    AREANO  LANDETXEA Mendiola elizatea Tel.:943714470

    GOROSARRI LANDETXEA-APARTAMENTUAK Zarimutz elizatea  943 71 57 27 - 688 80 04 79 www.gorosarri.com

  • JATETXEAK 

    MAULANDA- Maulanda auzoa 1. - 943714720 

    MENDIOLA ERRETEGIA- Mendiola elizatea Tel.:943715618  

    SAN MIGUEL ERRETEGIA - Apotzaga elizatea Tel.:943714996

    SUTONDO Aranburuzalaba 9 Tel.:943713096 

    TXALAPARTA Aranburuzalaba 26  Tel.:943715046

  • TABERNAK 

    AKEITA. Santa Ana 23. Tel.: 943 71 50 94 

    ALCAZAR. Santa Ana 1. Tel.: 943 71 40 94 

    ALDATZ. Aranburuzabala 11. Tel.: 943 71 41 71 

    BENTA-MOTZ BERRI. Gaztañadui 21. Tel: 943 083043

    CIPRIS. Aranburuzabala 8. Tel.: 943 71 44 21 

    COMPOSTELA. San Pedro auzoa 12. Tel.: 943 71 55 22 

    HOTELA. Gaztañadui 4. Tel.:943 71 45 66 

    ILARGI. Intxaurtxueta 7. Tel.: 943 71 51 06 

    INKERNU. Hidalga 5. Tel.: 943 715623 

    KOKOTS. Aingeru Guarda 4. Tel.: 943 71 49 49 

    LAGUNAK DASTALEKUA. Intxaurtxueta 8 Tel.: 943714063

    MIRENTXU. Hidalga 10. Tel.: 943 71 41 67 

    NAIRA. Aranburuzabala 16. Tel.: 943 71 5575 

    O´DOGHERTY. Intxaurtxueta auzoa 21. Tel.: 943 53 37 13 

    ONENA OGIBERRI. Gaztañadui 11

    OTZETA. Aranburuzabala 9 Tel.:943713167

    TOKI-ALAI. Hidalga 5. Tel.: 943 71 47 29 

    URRESTILLA. Hidalga 2. Tel.: 943 71 48 09 

    ZARAUZTARRA. Gaztañadui 1. Tel.: 943 71 45 72

  • GARRAIO PUBLIKOA

    PESA-LURRALDE BUS 902101210

  • TAXIAK

    ALEJANDRO ENCINA: 605 72 71 83 

    ELISABETH IRIARTE: 627 475 226

Erlazionatutako ibilbideak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eskoriatzako Udala
  • Telefonoa: 943 71 54 53
  • E-maila: ibarraundi@eskoriatza.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Intxaurtxueta auzoa, s/n - Eskoriatza - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

IBARRAUNDI MUSEOA (2009-04-17 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 09:00-14:00 Itxita
Ar 09:00-14:00 Itxita
Az 09:00-14:00 Itxita
Og 09:00-14:00 Itxita
Or 09:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Zubiateko laba eta Ibarraundi museorako sarrera

Arrunta: 3€

Murriztua: 1.5€

Gazteak (7 – 18 urte)

65 urtetik gorakoak

Doan: Gazteak (7 urtera arte)

Taldeentzako tarifa berezia (6 pertsona edo gehiago) : -%20

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.