Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Txingudiko padurek Gipuzkoako hezegunerik garrantzitsuena osatzen dute. Pirineoen eta itsasoaren artean kokatutako biodibertsitatearen altxor honek, hainbat habitat aberats ditu Bidasoa ibaiarekin duen erlazioari esker. Hain zuzen ere honen itsadarrean, Irun, Hondarribia eta Hendaia bateratzen dira, non oraindik garai bateko paisaiaren edertasuna nabarmentzen den.

Gure naturgune hau, flora eta faunaren kontserbaziorako interes bereziko eremua da eta batik bat hegaztientzako, izan ere, bere kokapen estrategikoa dela eta (Pirineoen eta Bizkaiko Golkoaren artean), Txingudi  Europako hegaztien migraziorako eta  negualdirako gune oso garrantzitsua da. Zentzu horretan Txingudik euskal kostaldeko hegazti dibertsitate handiena du.

Txingudiko padurak bisitatzeko onena, lehenik eta behin Ekoetxea Txinguditik pasatzea da. Plaiaundiko Parke Ekologikoan kokatua, naturgune babestuko informazio puntua da hauxe. Bertan, ikus-entzunezkoa, erakusketak, argazkiak, maketak eta  ekosistemari zein hegaztiei buruzko informazio dosierrak daude. Hala ere, jendeari gehien gustatzen zaiona, prismatikoak alkilatu eta 2,5km-ko natur ibilbidean murgiltzea da eta ahalegin handirik egin gabe, behatokietan ezkutatuta, lertxunak, ubarroiak, mokozabalak, anatidoak, zangaluzeak…etab. ikusten gozatzea.

Eta ez hori bakarrik, Plaiaundiko Parke Ekologikoaz gain, aldamenean dugun Jaitzubiako eremua ere interes handiko naturgunea dugu. Berau, 25 hektarea dituen goi-padura izanik, Txingudiko hezegunearen beste zati garrantzitsua da. Aparteko txoko honen balio natural zein kulturalak ezagutzeko, bada Ekoetxea Txingudin, bertako ibilbide autogidatuaren eskuorria.

Bestalde, Naturari buruzko informazio Sistema bat daukagu Euskadi mailan eta Ornitho.eus plataforma da bere tresnetako bat. Bertan, faunari buruzko behaketa guztiak agertzen direnez,  paduretara gerturatu aurretik zer ikusi den edo ikusten ari den jakiteko baliabide bikaina da.  Hona hemen linka: www.ornitho.eus

Mokozabala Ur gezako aintzira Kopeta zuriak Txirritxo txikia Bidea

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri BIDASOA-TXINGUDI eskualdera

Pirinioetako mendikatearen mendebaldeko muturrean dago Bidasoa-Txingudi badia, bi Estaturen artean, eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal probintziak elkartzen ditu. Hendaia, Hondarribia eta Irungo hiriak ditu inguruan, eta horiek, era berean, Larun, Jaizkibel eta Aiako Harria mendiak dituzte alboetan. Bidasoa ibaiak, urrundu ez baizik eta elkartu egin ditu hiru hiri horiek gizarte nahiz kultura mailetan.

Eremu berdingabea da Bidasoa-Txingudi, itsasoa, mendiak eta ibaiak elkartzen dira bertan, hiru kultura eta hiru hizkuntza daude aldi berean, euskal kultura eta euskara nahiz kultura eta hizkuntza frantsesa eta espainiarra, eta handia eta bikaina da turismo alorreko eskaintza.

Mugaz gaindiko eskualde babestu honek jakin izan du bere natur eta historia ondare handia zaintzen, erromatarren hondakinak eta Erdi Aroko aztarnak nahiz mende hasierako eta neo-euskal moldeko arkitektura ageri dira kaleen apaingarri.

Bidasoa-Txingudiko eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Bidasoa-Txingudiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Bidasoa-Txingudiko herriek XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Hondarribia, Irun eta Hendaia.

Bidasoa-Txingudi Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eusko Jaurlaritza
  • Telefonoa: 943 619 389
  • E-maila: txingudi@euskadi.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Pierre Loti Ibilbidea 20304 - Irun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Udako ordutegia (Apirilaren 1etik urriaren 31ra) (2014-03-27 / 2018-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 10:00-14:00 16:00-19:00
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 10:00-14:00 16:00-19:00
Jaiegunak 10:00-14:00 16:00-19:00
Neguko ordutegia (Azaroaren 1etik martxoaren 31ra) (2014-09-25 / 2018-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 10:00-14:00 15:30-17:30
Ar 10:00-14:00 15:30-17:30
Az 10:00-14:00 15:30-17:30
Og 10:00-14:00 15:30-17:30
Or 10:00-14:00 15:30-17:30
La 10:00-14:00 15:30-17:30
Ig 10:00-14:00 15:30-17:30
Jaiegunak 10:00-14:00 15:30-17:30

SARREREN PREZIOA

Sarrera dohainik

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.