Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Erakusketa iraunkor honetan mundu osoko tximeleta benetakoen edertasuna eta koloreak mirest daitezke. Espainiako tximeleta guztiak, erakusketa honen egileak, Manuel Aguiresarobek, jaso ditu eta berak eginak dira ere estatu espainoleko espezie guztiek banan bana dituzten fitxak eta bertan ikus daitekeen tximeletaren ziklo biologikoaren inguruko dokumentala. Gainontzeko lurraldeetako tximeletak mundu osoko kide eta erakundeekin elkartrukatuz lortu dira. Oro har, 7000 tximeleta inguru daude ikusgai erakusketa honetan.

Erakusketak hiru atal ditu:

  • Lehenengoan, dokumental batean, ikusleari tximeleten bizitzaren berri ematen zaio, tximeleten ziklo biologikoko lau aldiak azalduz, beldarrak direnean nekazarientzat zergatik kaltegarriak diren eta tximeleta helduak loreen ernaltze gurutzatuan zer lan betetzen duen argituz, eta abar.
  • Bigarren aretoan, estatu espainolean diren tximeleta espezie gehienak ikus daitezke, bakoitzak bere bizitzari eta ohiturei buruzko datu asko jasotzen dituen fitxa bana duelarik.
  • Hirugarren aretoan, munduko beste tokietako tximeletak daude, hainbat mota exotikoren edertasun eta kolore paregabeak miresteko aukera duelarik ikusleak.

Bisitak Manuel Aguiresarobek berak gidatuak dira.

Erakusketa jende ororentzat irekia da eta, bereziki, oso didaktikoa denez, eskola taldeei bideratua.

Munduko Tximeletak

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri BIDASOA-TXINGUDI eskualdera

Pirinioetako mendikatearen mendebaldeko muturrean dago Bidasoa-Txingudi badia, bi Estaturen artean, eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal probintziak elkartzen ditu. Hendaia, Hondarribia eta Irungo hiriak ditu inguruan, eta horiek, era berean, Larun, Jaizkibel eta Aiako Harria mendiak dituzte alboetan. Bidasoa ibaiak, urrundu ez baizik eta elkartu egin ditu hiru hiri horiek gizarte nahiz kultura mailetan.

Eremu berdingabea da Bidasoa-Txingudi, itsasoa, mendiak eta ibaiak elkartzen dira bertan, hiru kultura eta hiru hizkuntza daude aldi berean, euskal kultura eta euskara nahiz kultura eta hizkuntza frantsesa eta espainiarra, eta handia eta bikaina da turismo alorreko eskaintza.

Mugaz gaindiko eskualde babestu honek jakin izan du bere natur eta historia ondare handia zaintzen, erromatarren hondakinak eta Erdi Aroko aztarnak nahiz mende hasierako eta neo-euskal moldeko arkitektura ageri dira kaleen apaingarri.

Bidasoa-Txingudiko eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Bidasoa-Txingudiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Bidasoa-Txingudiko herriek XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Hondarribia, Irun eta Hendaia.

Bidasoa-Txingudi Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Irungo Udala
  • Telefonoa: visitas previa solicitud de cita previa

    943 50 51 52
    943 62 09 93
    943 62 66 47
    aguirresarobe@telefonica.net


  • E-maila: jormazabal.cultura@irun.org
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larritxipi 5, bajo 20304 - Irun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Astelehenetik ostiralera. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da (2009-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As 09:00-13:00 16:00-20:00
Ar 09:00-13:00 16:00-20:00
Az 09:00-13:00 16:00-20:00
Og 09:00-13:00 16:00-20:00
Or 09:00-13:00 16:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Doan.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Gida didaktikoak
  • Gela didaktikoa
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Barne ibilbide egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.