Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Larraulgo museoak gaur egungo larrauldarron komunitate zentrua, bere kezkak eta ardurak dituen komunitate baten zentrua, uzten du agerian.Aurkezpena.

Museo honetako pieza gehienen erreferentziak nekazal mundukoak dira: laia eta goldeak, gurdi eta lanabesak, gari-makina, sagardo tolarea, lapikoak, kutxak, oramahaia... etxape, janari eta jazkia eskuratzeko lanbide gogorren lekukoak dira; baina baita josteko makina, telefonoa, argizaiola, liburuak, erretrato zaharrak, pisuak... erlijioaz, merkataritzaz, kirolaz, gerraz, jaiaz, emigrazioaz mintzatzen zaizkigunak.

Bere piezak museo batean egoteak ez du esan nahi baserria iraganeko kontua denik, izan ere, etengabe eraberritzen ari den errealitate bizia baita: XVI. Mendeko leiho baten ondoan esne-hozkailua aurkituko duzu, aizkoraren ondoan motozerra.

Ikus Ekintza Didaktikoen eskaintza

museo etnograficoa elizako grisaila museo etnograficoa museo etnograficoa

Inguruko argibide turistikoa

BISITA GIDATUAK

Bisita gidatua egiteko, zita aldezaurretik eskatu behar da Turismo Bulegoan. Prezioa 3€ da; eliza+museoa.

Gutxi gora behera 60 minutuko bisita izaten da. Aintzinean, euskal baserritarrak nola bizi ziren ezagutzeko aukera paregabea edukiko duzu.

Ordutegia: Hitzordua aldez aurretik hartu behar da 688803608 telefonoan.

 

Erlazionatutako ibilbideak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Larraulgo Udala
  • Telefonoa: tel.: 688 803 608
  • E-maila: info@larraulgoekomuseoa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Larraulgo museoa. C/San Esteban plaza. 20159 / Larraul (gipuzkoa) - Larraul - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Aurrez erreserba egitea beharrezkoa (2010-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez

SARREREN PREZIOA

Prezioa: 3€ da.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.