Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Gatzaren Museoa Leintz Gatzaga herritik 250 metrora dago, garai bateko Dorletako gazteluaren ondoan -gaur santutegia-; gaztelua herria eta bertako gatz-produkzioa babesteko eraiki zen.

Mende askotan, ur gaziaren iturriaren inguruko jarduera izan zen Leintz Gatzagako bizigarria, herriaren sorrera sustatu baitzuen eta izena ere eman baitzion.

Herri honetako klima hotz eta hezearen ondorioz, gatzaren ustiapena ez zen eguzkiaren bidezko lurrinketa-sistema erabiliz egin eta horixe da gatzaren ustiapenean lan egiten duten beste herri askotatik bereizten duena. Beste prozesu bat erabiltzen zuten eta egurrez elikatutako suaren bidez ura berotuz bereizten zuten gatza.

"Urre zuria" deitu izan dena estimu handiko ondasun ekonomikoa izan da, gizakien nahiz animalien elikadurarako funtsezko ezaugarriak baititu eta elikagaiak kontserbatzeko ere oso egokia baita. Gaur egun, zuzeneko nahiz zeharkako 14.000 aplikazio ditu.

Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen du, Burdin Arotik hasi eta 1972 arte, itsasoko gatzaren lehiakortasun handiaren ondorioz gatzaga itxi zen arte hain zuzen ere.

 

Gatzaren Ekomuseoa Putzupada-Gurpila Arboretum

Inguruko argibide turistikoa

BISITA GIDATUAK

Larunbat eta igandeetan: 12:00 (euskaraz) y 13:00 (gazteleraz)

Astean zehar, aurrez eskatuta. Tel.: 943 71 47 92

OSTATUAK

Gaztainuzketa Mendi-Etxeak: Arlabango Gaina, Leintz-Gatzaga. Tel.: 943 71 51 64

Soran Etxea Hotel-jatetxea: Santiago Kalea 3, Leintz-Gatzaga. Tel.: 943 71 53 98

Aterbe Landa-Etxea: Barreiatua 20, Leintz-Gatzaga. Tel.: 943 71 50 37 / 686 55 40 15

TABERNA ETA JATETXEAK

Gaztainuzketa Mendi-Etxeak: Arlabango Gaina, Leintz-Gatzaga. Tel.: 943 71 51 64

Gatzagain Merendero-Jatetxea: Arlabango Gaina, Leintz-Gatzaga. Tel.: 943 71 40 05

Gure Ametsa Jatetxea: Arlabango Gaina, Leintz-Gatzaga. Tel.: 943 71 49 52

Arrate Jatetxea: San Inazio kalea 2, Leintz-Gatzaga. Tel.: 943 71 43 71

Soran Etxea Hotel-jatetxea: Santiago Kalea 3, Leintz-Gatzaga. Tel.: 943 71 53 98

Labidea Denda-Taberna: San Migel plaza, Leintz-Gatzaga. Tel.: 943 71 30 93

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna

  • 2016-01-28

    Un museo "vivo", bien cuidado, siempre en proceso de mejora, atento tanto a la historia como a la idiosincrasia del entorno. El guía que nos atendió, Aitor, me deja la impresión de su compromiso e ilusión con este proyecto, amable, simpático y campechano, y siempre presto a responder preguntas y aclarar dudas. La verdad, es que ha sido una visita muy didáctica, interesante y amena. Así que gracias por tanto conocimiento, por tanta ilusión y por ese trato tan agradable. Eskerrik asko

  • 2015-07-31

    Un lugar muy bien cuidado. Oportunidad unica de conocer nuestro pasado. Las explicaciones del guia ilustrativas y atinadas. Un sitio instructivo, educativo e interesante. Milla esker Elorriotik.

  • 2015-01-08

    Liluratuta geratu naiz museo honekin, bizitza guztian Debagoienean bizi izan naizen arren ez neukan ideiarik ere gure eskualdean honelako altxorrik geneukanik, Museoa bera polita bada, adibidez gurpila martxan ikustea, gatzaren inguruko azalpenak oso onak eta interesgarriak, espero ez nituen hainbat eta hainbat kontutxo ikasi ditut. Guztiz gomendagarria. Mila esker Gatzaga.

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Leintz-Gatzagako Udala
  • Telefonoa: 943.71.47.92
  • E-maila: turismoa@leintzgatzaga.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Dorletarako errepidea z/g. 20530 - Leintz-Gatzaga - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (2010-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
La 12:00-14:00 Itxita
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Prezioa: Orokorra 4€, Taldeak 3€.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Gela didaktikoa
  • Turismo informazio bulegoa
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Jatetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.