Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

XVI. mendean, Mutrikuko arrantzaleek, beste gremioen aurrean bere interesak babesteko, San Pedroren Arrantzale Kofradixa osatzen dute. Denborarekin, erakunde honek eginkizun asko hartuko ditu bere gain, hala nola, erreskate taldeak sortu, untziak konpontzeko diru laguntzak eman, alargun eta umezurtzei lagundu e. a.. Kargu ezberdinak aurki zitezkeen erakundea antolatzeko, hauetako bat "Etxezaina" zen, zeinak ardurarik handienak zituen, diru kontuetaz eta arrainaren salmentaz arduratzen bait zen, prezioak ere berak jartzen zituelarik. "Seineroa" izenez ezagutzen zenak, zeinuen bidez untziei irteera eman edo galerazi egiten zien. Mende hauetan zehar, kofradiak eraikuntza ezberdinak izan ditu, eta, gaur egun, hauetako batean, Kofradia Zaharrean, Bentalekua museoa aurki dezakegu. Bertan, arrainaren beherantzko enkantea zuzentzen laguntzen zuen XX. mende haserako makina bat gordetzen da, zeinak enkantea aho bizian egitean sortzen ziren istiluei amaiera eman zien. Kantauriar kostaldean zabaldu ziren egurrezko makina hauek desagertzen ari dira, eta horregatik balio etnografiko handia du. Hau, jada, Euskal Herri guztian geratzen den bakarra dela uste da. Mutriku eta Itsasoa izendaturiko erakusketa ere ikus daiteke, non, besteak beste, herriaren historia, portuaren aldaketak, eta arrantzarako erabili ohi ziren lanabesak ikus ditzakegu.

Museoan bisita gidatua egiten museoa barrutik

Inguruko argibide turistikoa

Euskal Kostaldeko Geoparkea

undefined

Ongietorri DEBABARRENA eskualdera

Debabarrenako eskualdea 8 udalerriz osatua dago: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze. Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoaren artean geografikoki kokapen pribilegiatua duen bailara da Debabarrena. Euskal Herriko hiru hiruburuarekin distantzia bera izanik, euskal geografiaren aurkikuntzarako abiapuntu ezinhobea da.. Errepide edo trenbide garraiobideak aukera paregabeak dira bailaran zehar edo eta bailaratik kanpo mugitzeko.

Garraio publiko eraginkor batek bailara osatzen duten herriak lotzeaz gain nekazal auzoetan barneratzeko aukera eskeintzen dizkizu. Norberaren oporraldi eta aisialdia era atseginez gozatzeko Debabarrenak Nekazalturismoko eskeintza zabala eskeintzen dizu.

Debabarreneko Mapa Turistikoa (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Debabarrenako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Debabarrenako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.

Debabarrena Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Servicio Territorial de Puertos de Gipuzkoa
  • Telefonoa: 943 603 378 (Oficina de Turismo)
  • E-maila: turismo@mutriku.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Puerto S/N - Mutriku - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

ITXITA DAGO

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Atseden lekuak
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.