Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Aurkezpena

Herri Musikaren Txokoa 1996ko urtarrilean Oiartzungo Udala eta Juan Mari Beltran Argiñenaren artean egindako hitzarmenaren ondorioa da.

Oiartzungo Udalak behin behineko egoitzarako Ergoiengo Eskola izan zen etxea uzten du eta behar diren azpiegituren ardura hartzen du eta behin betiko egoitzarako Iturriozko Dorretxea aukeratu du.

Dokumentazio ondarea J.M. Beltran Argiñenak herri musika jole, ikerle, egile eta irakasle gisan emandako urte luzetan bildutako soinu-tresnak, baita musikari buruzko idatziak eta ikus-entzunezko materialez osaturik dago.

2002. urteko martxoaren 1ean ireki zituen ateak publiko ororentzat, eta geroztik zabalik ditu erakusketa zein dokumentazio zentroa bera.

Helburuak

Herri Musikaren Txokoa herri musikaren inguruko dokumentazio zentroa da, proiektu zabala, helburu hauek dituena:

  • Herri Musika eta herri soinu-tresnak ezagutzeko, ikerketarako eta topagunerako dokumentazio zentro bat sortzea.
  • Euskal Herriko kultura eta bereziki herri musika era didaktiko, ulergarri eta entretenigarrian mota guztietako hartzaileen eskutan jartzea.
  • Ikastetxeetako eta Musika Eskoletako ikasleei musika klase teoriko, praktiko eta aktiboak eskaintzea beraien musika ikasketen osagai.

Zerbitzuak

  • Soinu-tresna erakusketaren bisitak: arruntak, audioarekin, gidatuak (bakarka eta taldeka).
  • Biblioteka, fonoteka eta irudi artxibo kontsultak
  • Herri musika kontzertuak eta bestelako ekintzak
Haur talde bat azalpen bat entzuten

Inguruko argibide turistikoa

Ongi etorri OARSOALDEA eskualdera

Pasaiako, Errenteriako, Lezoko eta Oiartzungo udalerriek eskualdea osatzen dute. Gune estrategikoan kokatua dago Oarsoaldea, Frantziako mugatik oso kilometro gutxitara dagoen Bidasoa-Txingudiko eskualdearen eta Gipuzkoako hiriburuaren, Donostiaren, artean.

Oarsoaldeako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Oarsoaldeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Oarsoaldeako zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiartzun.

Oarsoaldea Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Soinuenea Fundazioa
  • Telefonoa: 943493578/682589925
  • E-maila: soinuenea@soinuenea.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Tornola Kalea, 6 (Ergoien auzoa) - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Orokorra (2017-03-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 15:00-18:00
Az 10:00-14:00 15:00-18:00
Og 10:00-14:00 15:00-18:00
Or 10:00-14:00 15:00-18:00
La 10:30-14:00 15:30-19:30
Jaiegunak 10:30-14:00 15:30-19:30

SARREREN PREZIOA

  • Bisita arrunta (audioarekin): 3 €
  • Bisita gidatua (5-10 pertsona): 7 €
  • Talde bisita gidatuak (10-25 lagun): taldea 70 €

Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira.

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.