Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Albaola, Itsas Kultura Faktoria Pasai San Pedron dago, Astilleros Ascorretaren ontziola izan zen lekuan, Ondartxoko kalan. Albaolak erakundeak itsas ondarea berreskuratzea eta jendarteratzea du helburu, euskal ontzigintzaren garrantzi historikoa eta euskaldunok itsasoarekin izan dugun harreman sendoa aldarrikatzeko asmoarekin.

Gaur egun San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza lanetan ari gara, Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan. Labradorko kostaldeko Red Bayn aurkitutako San Juan baleontzia 16. mendeko hoberen ezagututako saskarra da, Parks Canada gobernu erakundeak 30 urtez ikertzen aritu baita. Garai haietako ozeanoa zeharkatzeko lehen zamaontzi-motatakoa da San Juana; orain Pasaian biziberrituko da, 1563. urtean izandako bere jatorrizko portu berean, bere aroko euskal ontzigintzaren kalitatearen ikurra izateko.

Faktorian...

San Juan baleontziaren interpretazio gunea,

maketagileen txokoa,

Irrien Lagunak Kluba

eta San Juanaren eraikuntza bera

ikusteko aukera izango duzu.

Faktoria asteartetik igandera irekita dago...

...eta itxita dago bakarrik astelehenenetanurtarrilaren 1ean eta abenduaren 24, 25 eta 31an.

  • Aste Santutik irailaren 30 arte 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
  • Urriaren 1etik Aste Santura arte 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Zatoz eta murgil zaitez itsas ondarearen historian!

Ondartxo Itsas kultur zentroa Albaola Kulansky Ontzigintza Ontzigintza Gilla Albaola Mapa Red bay Inagurazioa Arotza

Inguruko argibide turistikoa

Pagotxa turistikoa: Sagardoa ta itsasoa

Astigarragako Sagardoetxea Museoa gure elkargunea izango da eta Euskal Herriko sagardoaren kultura ezagutzeko gune egokia. Gisa honetako esperientziak ezin lezake sagardotegiko ohiko menua alde batera utzi: bakailaoa, bakailao tortilla, txuleta eta gazta intxaurrekin, eta nola ez, sagardoa. Hau guztia giro dibertigarrian dastatuko duzue. Izan ere, sagardotegiko bazkarian, sagardotegien munduko istorio eta bitxikeria guztiak umorez kontatuko dizkizuen pertsonaia izango duzue.

Arratsaldean, itsasoa zain izango duzue. Bi proposamen dituzue, gida bat lagun, sagardoa eta euskal kostaren arteko lotura historikoa ezagutzeko: Donostia eta Pasaia.

Donostian Kontxako Badia zoragarrian zehar nabigatuko duzue eta amaitzeko, Aquarium-go bisita gidatuaz gozatzeko eta akuarioko tuneleko emozioak bizitzeko aukera izango duzue.

Pasaia aukeratzen baduzue, Gipuzkoako porturik garrantzitsuena eta aurreratuena dena, badian zehar ontzi tradizional batean nabigatuko duzue eta jarraian Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa bisitatuko duzue, garai batean sagardo kupelak eramanaz itsasoak zeharkatu zituzten ontzien prototipoak ikusiaz.

Jarduerak:

1. aukera: Astigarraga - Donostia
12:00 Sagardoetxean elkargunea.
12:15 - 13:15 Sagardoetxeako bisita gidatua.
13:45 - 16:00 Sagardotegiko bazkaria bakarrizketekin.
17:00 - 18:00 Donostiako badian zeharko ibilaldi gidatua.
18:15 - 18:45 Aquarium-go bisita gidatua.

2. aukera: Astigarraga - Pasaia
12:00 Sagardoetxean elkargunea.
12:15 - 13:15 Sagardoetxeako bisita gidatua.
13:45 - 16:00 Sagardotegiko bazkaria bakarrizketekin.
17:00 - 18:00 Pasaiako badian zeharko ibilaldi gidatua.
18:15 - 18:45 Ondartxo-ko bisita gidatua

 


Sardina erreakPasaia, itsas herria.

Donibane eta San Pedro, portu bat, bi mendi, itsas herri tradizional bat harrigarrizko parajekin.

Donibaneko Erdi Aroko kale nagusia, non kotxeak ez dira pasa, jatetxe ospetsuz beteta, arraina eta itsaskia jateko aukera paregabearekin.

Ondartxoren ontziolaItsasoaren aztarnak

Euskal Herriko itsas ondarea ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dugu, Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa eta Mater Kantauriko atun-ontzi tradizionala bisitatuz.

Bi bisitak batera egiten dira.

Erlazionatutako ibilbideak

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Albaola Itsas Kultur Erakundea/Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: (0034) 943 39 24 26
  • E-maila: bisitak@albaola.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ondartxo pasealekua 1, PASAI SAN PEDRO - Pasai San Pedro - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Prezioak (BEZ barne)

Normalean:

  • 7,00 €    Sarrera arrunta.
  • 5,00 €    Ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak eta 65 urte baino gehiagokoak.
  • 6,00 €    pertsonako, 10 heldu baino gehiagoko taldeetan.
  • 4,50 €    pertsonako, 10 ikasle baino gehiagoko taldeetan.
  • 25,00 €  10 eta 25 pertsona biarteko taldeentzat gida bat kontratatzea.
  • 0,00 €    6 urte baino gutxiagokoak gurasoez lagundurik.

Irekiera prezio bereziak:

  • 5.00 €    Sarrera arrunta.
  • 3.50 €    Ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak eta 65 urte baino gehiagokoak.
  • 3.50 €    pertsonako, 10 heldu baino gehiagoko taldeetan.
  • 3.00 €    pertsonako, 10 ikasle baino gehiagoko taldeetan.
  • 25.00 €  10 eta 25 pertsona biarteko taldeentzat gida bat kontratatzea.
  • 0.00 €    6 urte baino gutxiagokoak gurasoez lagundurik.

%10eko deskontua ondorengo txartelen jabeei: San Sebastián Card, Euskal Kostaldeko Museoak, Irrien Lagunak Kluba.

Edozein deskontu izateko beharrezkoa da berau egiaztatzen duen txartela erakustea.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Kanpoko ibilbideak
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.