Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Gozogintza nahiz argizarigintzaren historia gozoa gordetzen duen museo miresgarria da.

Xaxu gozogintza museoa da eta bertan gozogileek XIV. Eta XIX. Mendeen artean erabiltzen zituzten lan teknikak daude ikusgai. Museo honetan, besteak beste, kafea, txokolatea, karamelua, izozkia, irabiatua eta alkohola egiteko tekniken bilakaera ikusi ahal izango dugu. Euskaldunak lekuko izan ziren Colonek eta Hernan Cortesek txokolatea aurkitu zutenean. Museoak teknikaren bilakaera erakutsiko dizugu, deskubritzaileen garaitik gaur egunerarte.

Herri baten historian etnografiak duen garrantziaz jabeturik, XVII. Mendean eraikitako Xaxu gozotegia bota zenean, gozogintza eta txokolategintzaren museoa egitea erabaki zen bertako pieza eta lan tresnekin, euskal gizartean biziki errotutako lanbidea izanik.

Bisita gidatua egiteko, zita eldez aurretik eskatu behar da Turismo Bulegoan, 943 697413. Gutxi gora behera 45 minutuko bisita izaten da. Bukatzerakoan txokolate bero bat dastatzeko aukera edukiko duzue(prezioaren barne).

Txokolatearen Museoa Gorrotxategi Museoa Gorrotxategi Museoa Gorrotxategi Museoa Gorrotxategi Museoa

Inguruko argibide turistikoa

AlegiaOngi etorri TOLOSALDEA eskualdera

Tolosaldea eskualdea, 29 udalerriz osatua dago (Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Villabona-Amasa, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Bedaio, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil), Gipuzkoako ekialdean kokatua dago, eta mugakideak hauek: ekialdean Nafarroa, iparraldean Beterri edo Donostialdea, hegoaldean Goierri eta mendebaldean Urola Kosta. Oria ibaiak zeharkatzen du eskualdearen zatirik handiena.

Gipuzkoaren bihotzean kokatzen da eta Donostiara iristeko hamabost minutu besterik ez dira behar. Aralarreko Parke Naturalaren eta Enioko mendigunearen artean kokatua, egoera estrategiko ezin hobea eta komunikazio sare bikaina du Tolosaldeak.

Baserri giroko herri txikiekin gozatzeko aukera alde batetik, eta Tolosaren maila duen hiriburu batek eskaintzen dituen zerbitzu, merkataritza gune eta kultur jarduerak ezagutzeko aukera bestetik. Hori guztia primeran bateratzen da Tolosaldean.

Tolosaldeako eskuliburua (PDF)

Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Tolosaldeako argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.

"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Tolosaldeko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Alegia, Villabona, Amezketa, Berastegi, Leaburu, eta Tolosa.

Tolosaldea Flickr-en.

Erlazionatutako ibilbideak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Pribatua
  • Telefonoa: 943 69 74 13 (Erreserbak) 943 67 07 27 (Denda) 616 79 18 55 (Jose Maria Gorrotxategi)
  • E-maila: xaxueta@gorrotxategi.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Letxuga kalea, 3 20400 - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Prezioa: 4€/ helduak, 2€/ 10 urtetik beherakoak, 4 urtetik beherakoak doain

*20 pertsonatik gorako taldeentzat prezio berezia

3€/ helduak, 1,5€/ 10 urtetik beherakoak, 4 urtetik beherakoak doain

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.